Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Heriotze
Joan den astean Miren Ibarra ehortzia izan da. Bankako Tito Ibarra zenarekin ezkondua, hiru haurren ama zen. Akizen bizi zen bainan sortetxera jitea laket zuen, oroz gainetik urrian. Osagarri arazoak ukanik, 72 urteetan zendu da.
Jakin da ere Biarritzen Anita Gey zendu dela. Duela 92 urte Aldude Xokoan sortua, 9 haurrideko familia batean, bizia Biarritzen iragan du. Bi haurren ama zen. Dolumin beroenak bi familieri.
Ate...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Ezti Etxea estreinaldia
2021ean, Euskal Herriko Ezti Etxe kolektiboa abiatu zen, 2022an lehen erletegi partekatua Makean plantatu zen, Etxe Handia gunean. Erlezain guziek baliatzen duten eraikuntzan, leku partekatuan eztiaren ateratzeko behar den tresneria muntatu da. Ekoizten den eztia, osasunaren eta ingurumenaren araudien errespetuan egina da. Erleen bizian eta erlezaintzari dagokion jakintza elkarrekin partekatzeko...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Urriaren 21ean (20:30), La Perle gelan "Mars et Vénus" antzerkia ikusten ahalko da. La Perlarako kultura sartzea obra hunekin umore eta arintasunean hasiko da. Klixe, gaizki-ulertze eta bikotearen bizitzari buruzko oinarrizko galderetan oinarritua da obra: Zergatik emazteak buru-hausteak ditu eta kexatzen da...? Zergatik gizona fede txarrekoa da eta harroa da...?
Ikusgarria aitzin "Les Joyeux" bandak gaualdia animatuko du, jateko eta edateko izanen da.
Txartelak han berean eros...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Battitte de Ezkurraren liburua
Egun hauetan salgai da Battitte de Ezkurra pilotariak idatzi duen liburu autobiografikoa. "Battitte pilotaz mintzo, istorioak eta lekukotasunak" izenburua du. Aipatu liburuan Battitteren bizitzarekin eta pilota munduarekin loturiko atal anitz irakurtzen ahal dira, den-denak biziki interesgarriak. Argazki ederrak ere badira. Prezioa: 10 euro. Non erosi? Zugasti okindegian.
Loraldiberri liburu eta disko...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Urriaren 30ean "Galtxetaburu Eguna", Aiko Hegoaldeko kultur elkartearen ekimenez antolatua da. Elkarteak "Beñat Irigoyen, Galtxetaburu" CDa plazaratu berri du. Beñat Galtxetaburu (1934 Monterrey Park - 1990 Gamarte), akordeoilari ezaguna zen. Irulegiko Irratian 1988an "dantza jauziak" doinuak grabatuak izan ziren eta berehala agortu. Aiko Bilboko elkarteak berriz plazaratu nahi ukan ditu.
Garai hartan dantza jauzien soinuen inguruan 2 grabaketa baizik ez ziren izan,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Joan den astean astekari huntan aipatua izan da Koxe Mari Juanikotena, Antxiñonekoa, 94 urtetan hil zela. Baztandar anitz bezala, hunara jina zen ihes. Hamabi haurrideko familia batekoa zen. Koxe Marirendako mendiak eta etxolak leku handia zuten etxaldeko lanaren segidan. Gizon diskretua izana da, artzain xume bezain langilea. Izpiritu fina zuen, konpainian beti baikor eta airos agertzen zen. Heldu den apirilean, Koxepa andrearekin ospatu beharko zuen beren ezkontzaren 70. urteburua....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016