Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Kantu potea
Urriaren 21ean (19:00), "Euskaraz Bizi" ekimena, Garazi eta Munhoa ikastolek antolaturik, kantu-poteo Luis ostatuan iraganen da. Euskaraz hitz eginez memento goxo baten pasatzeko hitzordu paregabea!
"Gora!"ikusgarria
Urriaren 23an, Garaziko Gaztetxean "Gora!" ikusgarriaren ikusteko parada emana da. Manu Berk autoreak eramaiten gaitu bere irudimenez betetako munduan, umorez eta trufa moduan barna, dituen...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Elikadura Elkartasunerako Enpresa Mugimenduak (MESA) eta Hazkurri Bankuak bat egiten dute urriaren 27an Basusarriko Makhila Golfean taldekako karitatezko txapelketa baten antolatzeko (9:00). Gertakari hunen irabazi guziak Hazkurri Bankuaren bilketarako eta banaketarako beharrezkoak diren logistikarentzat erabiliko dira.
MESA tokiko enpresek sortu hornidura fondoa da, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankua laguntzeko, bereziki bere logistika inbertsioentzat (kamioiak, ontzi-gailuak,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Herritar zerbitzua
Joan den astean Herriko Etxeak jakinarazi du 12. promoziorako herritar zerbitzua abiatu dela. Zortzi hilabete iraunen duen misioan 13 gaztek parte hartuko dute, gehienak baionarrak. Gehienbat adinekoekin, haurrekin eta nerabeekin lanean ariko dira. 2011z geroztik den zerbitzu horrek, orain arte 16.000 baionar lagundu ditu. Aurtengo edizioan 50 gaztek hautagaitza pausatu dute, 13 atxikiak izan dira.
Baionan Kantuz: urriko...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Eskubaloia
Prenazional mailan 2. taldeak 28/27 irabazi du Canejan taldeari, partida hau Kanbon iragan da.
3. taldeak Bosdarrosen 20/28galdu du. Kanbo-Irisarri nesken 1. taldeak, prenazional mailan, 36/23 irabazi du, Lege Cap Ferret-eren kontra.Kanbo-Irisarri 2. taldeak Nafarroa taldearen kontra 22/23 galdu du.
Aste huntako...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Bilketa ekipamendu berrien abiaraztea
Bilketa puntu berrien ezarpena pixkanaka eginen da, urriaren 10a eta 14a artean. Alde batetik, goi-zutabe berriak jarriko dira bilketa puntu bakoitzean eta bestetik, gurpildun edukiontzi zaharrak kenduko dira. Txapak eskuratu ez dituzteneri Herriko Etxean pasatzea dei egiten diegu sailkatzeko edukiontziak erabili ahal izateko.
Ikasleen beka
Herriko bekak 2020ko ikasturtearen hasieratik emanen zaizkie...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Garazi bizikletaz
Klima aste kari "Garazi bizikletaz" urriaren 16an antolatua izanen da, hitzordua merkatu estalian emana da (9:00). Familiako bi ibilaldi (7km eta 16km) Garazin gaindi antolatuak dira. Egunean zehar animazio desberdinak proposatuak dira, bizikleta elektrikoa entseatzeko stand bat, konponketa ikasteko tailerra... eta beste.
Lokala berziklatzeaz arduratzen den elkartea ere hor izanen da, bigarren eskuko bizikleta arraberrituak salgai izanen dira....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016