Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Besta ondo

Diru xahutze handirik gabeko egitaraua izanagatik, aurtengo bestak oro har kausituak izan ziren.

- Ostiral arratsez, Arberoa txarangarekin eta Andoni Ollokiegiren kantaldiarekin besten abiatze jendetsua eta alegera izan zen.

- Larunbatean arratsaldez, Artetxean, herriko haur eta gazteek"Edgar ostatuan" eta "motoa" antzerkiak xoragarriki eman zituzten, hizkuntza aldetik ere trebetasun handia erakutsiz. Salaren bete ziren ikus-entzuleen esku-zarta beroak ukan zituzten. Goresmenak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Sortze - Arrola - Esku-huska - Agerria

Sortze

Oihan deitu dute, Gexan Costera eta Maitena Biscayen haurra. Germieta Bikarinean bizi dira. Goresmenak aitameri eta ongi etorri Oihan ttipiari.

Arrola

Arrola dantza taldeak kultur trukaketa badu Irurtzungo Orritz dantza taldearekin. Karia hortara,dantza emanaldi bat eskaini dute igandean elizatik ateratzean, mezatik landa.

Bestalde, Arrolaren 80 urteak ospatuko dira azaroaren 26an, ibiakoitzez. Egitaraua: goizez desfilea,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Heriotza - Ibarreko Haziak haurtzaindegia

Heriotza

Joan den agorrilaren 29an zendu zen Xeromi Falxa, Olhaberrietakoa, bere ehungarren urtea betetzen zuen egunean.

Zendu da ere urriaren 1ean Koxe Mari Juanikotena, Antxiñonekoa, 94 urtetan. Meza ederra ukan du: Sebastian Lizaso etorria zen bertsuak kantatzera (azpian irakurgai) eta bildu guziek "Xalbadorren heriotzean" kantua eman dute.

Dolumin zintzoenak bi familieri.

Azken hatsa ematean


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Gaztetxea - E.V.A.H. besta

Gaztetxea

Kilika gaztetxeak aurten hamabost urte betetzen ditu eta urriaren 17an, egun osorako ospakizunak

antolatu ditu. Eguerditan plazan poteoa izanen da, Kuxkuxtu taldearekin, ondotik zikiroa (14:00) eta kontzertuak (17:00-2:00), Kiroletan. Hauek dira entzuten ahalko diren taldeak: Gezi, Kiki and The Red Kikets, Kakolak, Kilimak, Modus Oparandi eta Dupla. Ondotik gaztetxean bestak segituko du(2:00)!

E.V.A.H.ren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Euskaraldia - Manasluko ibilaldia - Orekan dantza ikusgarria

Euskaraldia heldu zauku "hitzez egiteko garaia" lemarekin

Bi urtetarik Euskal Herri guzian egiten da ekitaldi hau, aurten azaroaren 18tik, abenduaren 2a arte iraganen da. Amikuzen, Zabalik elkartearen inguruan antolatua da eta bilkura zonbait izan dira, azken hilabete hauetan kanpainaren prestatzeko. Irailaren 30ean, erakusmahaia plantan emana zen, Donapaleuko abere merkatu plazan, jendea informatzeko eta izenak biltzeko. Huna Zabalikek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Istripu larria - Sortze - Etxe ekoizleen merkatua - Antzuolarren egunaren

Istripu larria

Iragan astelehenean zortzi, bi gaztek istripu larria ukan zuten, Gers eskualdeko herri batean, astelehen goizarekin eskolara abian zirelarik. Zorigaitzez hazpandar gidariak bizia galdu zuen. Haren ondoan zen aihertar Remi gaztea larriki kolpatua baldin bada ere, hunen osasun egoera emeki-emeki hobetzera doa, arta handienarekin segitua baita Tolosako ospitalean.

Hunkituak eta joak diren bi famileri gure...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016