Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Klimaren astea kari, Herri Elkargoak antolatzen ditu hitzaldi, ate-idekitze, eztabaida, ibilaldi eta erakusketa anitz, Iparralde guzian. Beste eskualde anitzetan bezala, ikusiz gure eskualdeak azken urte huntan ezagutu dituen uholde eta idorte bortitzak, behartuak gira larrialdi klimatikoaren testuinguru huntan, gure lurraldearen antolaketa beste manera batean pentsatzea eta obratzea.
Gai horien gogoetatzeko eta lantzeko,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Duela bi aste, irailaren 24an, bazen mugimendu, 280 biztanle dituen Pagola herrian, Auzteia gunearen estreina kari. Berritua izan den gune hortan, badira orain dantza gela, josta xokoa, ostatua eta jan lekua. Kanpoan ere bazterrak antolatuak izan dira, jostatzeko gune bat eraikiz. Bizikleta elektrikoen kargatzeko xoko bat ere proposatua da.
Estreinaldia ospatzeko, Peio Etcheber auzapezaren eta kontseilukoen inguruan,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Kantaldia elizan
San Mixel eskolako burasoek kantaldia antolatzen dute, heldu den igandean, urriaren 9an (16:00), Ortzaizeko elizan. Lehen zatian, Aldude aldeko Lauburu taldea entzuten ahalko da. Ondotik Xiberotarrak taldearen aldi izanen da, entzuleen plazerrarendako. Sartzea 12 eurotan izanen da. Kantaldiaren ondotik herriko plazan talo eta edatekoak izanen dira.
Belaunaldien arteko elgarretaratzea
Ortzaizeko eskola publikoko CP eta CE1...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Alda mugimenduaren biltzar nagusia
Zizpa gaztetxean Alda mugimenduak bere urteko biltzar nagusia urriaren 8an antolatzen du (10:00-13:00). Iragan urteko bilana egin ondoan, heldu diren proiektuen inguruan eztabaidatuko da. Edozeinek parte har lezake, aldiz bozkatzeko elkarteko kide izan beharko da. Helbide hunen bidez: www.alda.eus/adherer egin...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Goizeko-Txirrindiraultza
Bizikletaren Eguna kari, bizikleta (edo txirrinda) ibilaldi bat antolatua da larunbat huntan, urriaren 8an. Bakoitza bere bizikletarekin etorriko da eta bizikleta taldeak abiatuko dira Errobiko hamaika herrietako Herriko Etxe bakoitzetik, Kanboko San Josepe parkean elkartzeko. Tokian berean animazio desberdinak antolatuak izanen dira, egun osoan haurrentzat berdin helduentzat (11:00-17:00).
Itsasuarrentzat, abiatzea eginen da Herriko...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Mixel Uhart auzapeza zendu zenetik, osatzekoa zen herri-kontseilarien biltzarra: biltzar berria osatzen du orain Bastien Lascor Nekolakoak eta batzarburuak hautatu dira asteburu honetan: auzapeza da orain Arnaud Bidegain, lehen auzapezordea Jérôme Alfaro eta bigarrena Christelle
Erguy. Bide on!
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016