Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Herri Uzta festibalaren azken eguna "Mutxikoaren egunarekin" bururatuko da igandean, Naturaren Antzokian iraganen da, Hats Berri elkarteak antolatua. Egun osoan animazio desberdinak izanen dira: mutxikoak (11:00), bazkaria (13:00), Burrunka, Leinua, Udaberri, Bilaka dantza taldeek eman emanaldia (16:00) eta bururatzeko Kiki Bordatxorekin dantzaldia.
...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Tximi-Txamak 20 urte
Ospakizunak urririk, urriaren 15ean eta 16an, izanen dira herriko pilota-plazan (10:00-00:00). Pintxo potea, kontzertuak eta krakada izanen dira.
Ibardingo krono-eskalada
Urruñako herriak bizikleta lasterketa antolatzen du, herriko plazatik Ibardineraino. Urriaren 15ean, larunbatarekin (08:00), 8,3km 350 metroko desnibela. Guziei idekia: kadeteak, juniorrak, seniorrak eta beteranoak, emazteak eta gizonak,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Tokiko ekoizleen merkatua
Urriaren 9an (8:30-12:30) Plaza Berrin tokiko ekoizleen merkatua iraganen da. Laborarien eta artisauen produktuak erosten ahalko dira, baratzeki, esneki, haragi... eta edari, zarearen betetzekoa izanen da!
"Hiriburun Kantuz", Nat eta Watson-en laguntzarekin, plaza animatuko dute (11:00). Saint-Pierre eskolako burasoek bixkotxak salduko dituzte, besta komiteak taloak eta edariak.
Euskal Monetak ere mahaia atxikiko du, eusko moneta...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Istripu mingarria
Nola definitu holako nahigabea, auto kontrol galtze batek sor lezakeena, latza bezain onartezina, 25 urteko neska batek galtzen duelarik tanpez bizia. Horra zer gertakariak jo dituen senpertar familia batzu irailaren 25ean igande goizarekin, gaualdi batetik etxerakoan. Hunen ondorioak, Laura Porcuren heriotza eta bertze bi mutiko gazte larriki, betirako kolpatuak, halere bizia ez dute arriskuan. Laura, berrikitan Senpereko Herriko-Etxeko zentro...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Hiri erdiko berri
Eliza sahetseko parkina mementoan arras itzulipurdikatua da. Erran gabe doa, autoak luzaz hor berean uztea ezinezkoa dela. Komertsant batzu kexu dira eta diote kolektibo bat muntatuko dutela. Ondoko egunetan agertuko da zoin diren talde horren helburu eta nahiak. Dena den, beste batzuk diote hortik pasatzea ezinbestekoa dela, aldaketa batzuen lortzeko eta herriko biziaren harrotzeko.
Horiek hola, joan den larunbatean usaian ez bezala merkatua...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegunean iragan da Landagoien-eko Luther King gelan. Hasieran auzapezak galdeginik minutu bat isiltasun errespetatua izan da, Mixel Fernando zenaren oroimenez. Uda aitzin jakiten zen Myriam Manjiren demisioa kontseilutik eta Denis Rouault-rena axuant postutik. Beraz biltzar hastapenean lehenik kontseilua osatua izan da. Hautetsi berriak dira Mathieu Urrutia eta Christian Socodiabehere. Ondotik 2 axuant berri izendatu dira: Marie-France...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016