Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a

Klasako bazkaria - Pastorala - Usoaren konfraria - Ateraldia - Pilota

Klasako bazkaria - Aurten 80 urte egin dituztenak, buruilaren 25ean, igandez elkarretaratu dira, Pikasarriko jatetxean, 23 baziren. Bazkari ona zerbitzatua zen, Jean-Jacques sukaldariak prestatua. Etorriak zirenek izigarriko memento ona pasatu dute, lehengo istorioak aipatuz, arratsaldeko 5ak inguru elgarretarik aldatu dira, galdeginez orain bertze holako eguna noiz muntatuko den?


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Heraitzeko zentroak 70 urte - Lapurtarren Biltzarra - Aste urdina - Goresmenak

Heraitzeko zentroak 70 urte

Lantoki, bizileku edo berdin ikastetxe, denak dira Heraitzeko zentroari han dabiltzan jendek eman dezaketen izenak. Larregienea jauregian eta bere funtsetan kausitzen da elbarrituen zentroa, 1952az geroztik. Hemezortzigarren mendekoa den jauregia, Harismendy eta Larreguy familiek eraikia, bigarren munduko gerla ondotik franko sinboliko batentzat utzia izan da, orain UGECAM deitzen den erakundeari. Adin guzietako elbarrituak artatu dira eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

"Antso azkarra" antzerkia - Etxetiargoaz hitzaldia Martxutan - Arberatzeko jauregiaren geroa:

"Antso azkarra edo Miramamolinen esmeralda"antzerkia

Antzerki hau Antton Lukuk idatzi zuen duela 25 urte eta Jostakin taldeak (Makeako gazteak, inguruko beste batzuekin) emanen dauku, Aiziritzeko gelan, urriaren 8an, ibiakoitzez (20:30). Besta eder bat bezala eskaintzen dute, Peio Berterretxe taula zuzendariaren laguntzarekin. Zabalik dion bezala"taula antzerkia da baina Libertimendutik ere badu, airosa, kuriosa eta harroa denbora berean. Alabaina, antzerki huntan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Erakusketak

Urri hastapenean bi erakusketa bisitatzen ahalko dira.

Lehena Dominique Luro arkitekturarena eta Patxi Lazkarai argazkilariarena, urriaren 5tik 31 arte, Apezpikuen Presondegian. Dominique Lurok zeramikak ekoizten ditu, Patxi Lazkaraien argazkiak osagai izanen direlarik.

Bigarrena Zitadelako karrikako 7.an (lehengo apezetxean), urriaren 1etik 30 arte. Mixel Nicibar-en margoak ikusgai izanen dira, Garazi eskualdeko paisaiak, zaldiak eta natura hilak. Tima Etchecopar...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Pilota

Horra 17an iragan diren plazako finaletako irabazleak: 3. mailan Isabelle eta Frantxoa Garat garaile, Vincent Hirigoyen eta Damien Bidegaray finalistak. 2. mailan Mikel Duhalde eta Guilhem Marrempoey garaile, Vincent Etchebarne eta Thierry Sahores finalistak. 1. mailan Guillaume Guelle eta Thierry Harismendy garaile, Olivier Amorena eta Darguy finalistak. Arratsaldea afari batekin bukatu da Goxoki ostatuan. Orain buruz-burukako txapelketaz arduratuko dira Belhoritz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Latinoamerikako festibala

Latinoamerikako festibalaren 31. edizioa, astelehen huntan irailaren 26an hasi da, urriaren 2an bururatzeko. Festibala Europa eta Latinoamerikaren arteko topagunea eta elkartrukea da. Hiru zinema lehiaketak, fikzioa, dokumentala eta laburmetraiak, sorkuntza zinematografiko garaikidea argitan ezartzen du.

Literaturak, musikak eta eztabaidek lekua ukanen dute, bai eta ere gastronomiak eta eskulanak, Kasinon "Herria" deitu gunean. Gau guziz kontzertuak kitorik entzungai izanen dira....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016