Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Klima astea
Euskal Elkargoak antolatu Klima astearen karietara, zentral hidroelektrikoen ate idekitzeak iraganen dira. Garapen hidroelektrikoen aurkikuntza ezagutzeko parada emana da, tokiko energia berriztagarri ekoizle direnak. Urriaren 8an, Jean-Pierre Galant-en "Uharteko Eihera" bisitatzen ahalko da (10:00-12:00 eta 15:00-17:00).
Nekez Arik 50 urte
Nekez Ari gizon koruak bere 50 urteak ospatuko ditu. Karia...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Iraztor kantail batean, muga baten kontra jarririk bezala, dailua eskualde batean, bestaldean xorroxteko harria bere kotxean, "Lagun" bere xakurra ondoan, halo atzeman dute Emile joan den astelehen arratsalde apalean, Andre eta Christian bere auzoek, bere lagun minek.
Nahiz Lekorne Atizaneko Hegian sortua izan, duela 86 urte pasa, nahiz sorterriari atxikia izan, Donamartiri Poxulu zelai auzoko azken etxea den Haizkiriari eman dio bizia eta zer bizia.
Emile aipatzearekin gauza bat...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Aldudeko Ibarreko ate idekitzeak
Horra urriaren 14tik 16rat Aldudeko Ibarreko ate idekitzearen egitaraua.
Ostiralean - Azken urte hauetan egin diren obren estreina eta arratsean lekuko gazteeri hitza emana izanen da.
Ebiakoitzean À¢'€'" Alduden: Kabala erakusketa plazan (9:00-13:00), merkatua tokiko mozkinekin (10:00-19:00), gasna eta erreximenta lehiaketa (10:00). Aurten pentze loretsuen sariaren...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Garbi eta garbi
Hitzordu berezia larunbatean, urriak 8 (9:30), Ziburuko mendian, Oletako kaperatik aitzina goiti segituz. Parte hartu nahi dutenak bil ditela, oinetako on batzuekin, Trabeneko aparkalekuan. Mendi hori, nahiz izen hori atxikia duen, ez da gehiago Ziburuko egiten bainan horko lur gehienen jabeZiburuko herria da ekarria. Larunbatean gaitzeko garbiketa egitekoa da hor gaindi. Segur, jende frangok kasu egiten dute ez edozoin zikin edo(ta) ondarkin nunahi...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Pasaiako Albaolarat
Pasai San Pedroko Albaola fabrikan zenbait urte hauetan eraikitzen ari dute San Juan atunontzia, arrunt lehen egiten zen moldean. Fabrika hori itsas museo ere bilakatua da, zinez ikustekoa dena. Hain zuzen, Otxaldetarrak elkarteak haraterainoko ateraldia antolatzen du urriaren 30ean, igandez: goizean fabrikaren bisita gidatua eta eguerditan bazkaria Pasai Donibaneko jatetxe batean (25€). Abiatzea eginen da goizeko 8etan Noblianeko aparkaletutik,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Heriotze
Bi heriotze izan dira azken egun hauetan. Lehena Pierre Uhart, Peñako gainetan sortua, Ponpoxenia etxean, lehenik artzain izan zen 30 bat urte arte. Gero bere denbora guzian Bordele eta Baionako lizeoetan mantentze lanetan langile egon da. Bere erretretarako Baionara etorri zen eta azken 3 urte hauetan Izturitzeko xahar-etxera erretiratua zen. Pausatu da 86 urtetan. Gizon umil eta diskretuaren oroitzapena utziko dauku. Bere ehorzketak iragan dira familiakoen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016