Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Axut! antzerki taldeak, Harri Xuri gelan urriaren 14an, ostiralez (20:30), "Hondamendia" obra estreinatuko du. Ximun Fuchs-ek kudeatu obran, 8 antzerkilari, musikari eta dantzariek parte hartzen dute. Aste huntan taldeak bere obra aurkeztuko du, heldu den astean xehetasun gehiago emanen dugu, oraindanik eguna atxik!
...Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Bildu Hodian elkartea
Aitzineko astean aipatua ginuen "Bildu Hodian" elkarte berriak aktibitate desberdinak antolatuko zituela, horra jadanik plantan jarriak direnak.
Forman izan nahi? - Arazorik ez! Hodi Aldean asteazken guziz "Gimnastika Fitness" kurtsoak emanak izanen dira (19:00-20:00). Lehen kurtsoa aste huntan hasia bada, goxoan ondoko astetan hurbiltzen ahal da. Lehena kitorik da, gero urteko 100€ ordaindu beharko...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Heriotze
Okozeko Felix Barnetche, edo Auxki, Izpurako erietxean pausatu da 84 urtetan, minbiziak bi hilabetez eremanik. Bankarra sortzez, kabala tratulanta izana zen ofizioz. Dolumin bizienak penetan diren Marcelle alarguntsa, Christian semea eta haurride guzieri.
Mendiari sua
Kasu! Mendiari sua emanen dakoteneri...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Marijane Istillart, Ibarnaiko andereak mundu hau utzi du, bere etxe eta familiarekin batean, 84 urte zituen. Familia handi baten ama, bere xokoan isil-isila eraman du bizia, maitatua bere haur ala haur-ttipiez, orori amodioa eta goxotasuna ekarriz.
Ehorzketetan jendalde ederrak lagundu du, jinak otoitz eta kantuetan parte hartuz, familia eder horri sustenguaren ekartzera.
Gure partetik bihotzeko doluminak eskaintzen ditugu.
...Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Agorril eta iraileko bizi gertakizunak
Sortzeak- Saubade Noah (07/28),Le Corff Lucasse Paola eta Alba(08/12),Ourquia de Aizpurua Gilen (09/16).
Ezkontzak- Agorrilaren 6an: Mara Samuel Jean-François Julien eta Gracy Amandine Marie-Dorothée; Ascenci Jean-Patrick Sébastien eta Charbonnier Audrey Nathalie Louise; Daumail Guillaume eta Ducros Marina Andréa Nadia; Njamfa Adrien Paul eta Gutierrez Nina Flor Conchita. Agorrilaren...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Herri Soinuk ekitaldi desberdinak antolatzen ditu, horietan ezagunak diren Hartzaro eta Herri Uzta festibalak, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen, ondarearen eta sorkuntzen inguruan. Urriaren 7an eta 8an bi hitzordu proposatzen ditu. Aurtengo ekitaldian leku berezia emana izanen da Koldo Zabala dantzari famatuari, 2014an zendua.
Urriaren 6an, Koliseoko antzokian (20:00), "Koldo Zabalaren bizia eta obra"...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016