Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Larunbatean, urriaren 15ean (10:30-12:00), ezker pareta ondoan, haurren josta gune bat izanen da, egurrezko joko batzuekin jostatzeko. "Ludo 64" elkarteko animatzaileak hor izanen dira, denen kudeatzeko. Herriko haur guziak gomitatuak dira eta goiza urririk izanen da.
...Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
2021eko udaberrian txertaketa zentro baten sortzea bere lehen ekintza konkretuetatik bat izan bazen, Hiriburuko Osasun Etxea irailaren 30ean ofizialki zabaldu da: 15 bat osasun profesionalez osatu sarea, medikuak, farmazeutikoak, erizainak eta arreta paramedikoak.
Zentroko arduradunez gain, Florence Lasserre deputatua, Maider Behoteguy eta Marc Saint-Esteven departamenduko kontseilariak, auzo herrietako auzapezak eta kontseilariak presente ziren. Alain Iriart auzapezak oroitarazi du,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Garapena gogoan
Iragan asteburuko mendi garbiketaren ildo beretik nolazpait, nahiz beste molde batean, beti garapena gogoan gisa guziz, bereziki garapen iraunkorra, horra beste hitzordu bat, aldi huntan larunbatean, urriak 15 (10:00),Errepira aldeko bilgunean. Hasteko han izanen da liburutegi ibiltaria. Irakurketa berezi bat Elise Devin idazlearekin (11:00). Ondotik bai eta arratsaldean, tailer asko gai parrasta bat gogoan.
Odol...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Dolu
Azken egoitzara lagundua izan da Maddi Etxart, Poxulu sortua, Lapitzeko etxekoandrea, 93 urte zituen. Bere bizia beti sortetxean emana zuen. Bere alaba eta semearen familiari doluminak.
Showlidarité
Errota beti itzulikatuz doa, nigarren ondotik irria heldu da. Ortziralean, urriaren 14an eta larunbata 15ean, Irriz Ari festibala iraganen da. Bi zirtolari Booder eta Elodie Poux...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Zabalik elkarteak, Jean-Claude Mailharinen eskutik antolatzen duen hitzaldi bira, oraingoan Martxutan izanen da. Aitzineko urtetan, Amikuzeko gizartea barnetik markatu duen gai hau Gamuen, Donapaleun eta Gabadin landu zuen. Aurten, Martxutaren aldi da. Amikuzeko datuez bestalde, urriaren 8ko hitzaldian, Martxutako herriko kasu berezien berri emanen du.
Jakin behar da, 1700. urtean, Amikuzek zituen 1.000 laborariak, denak...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Ibiakoitz huntan, urriaren 8an, "Antso azkarra edo Miramamolinen esmeralda", Antton Lukuk idatzi antzerkiaren ikusteko aukera emana da, Aiziritzeko gelan (20:30), Makeako Jostakin taldeak emanik. Besta eder bat bezala eskainia da, Peio Berterretxe taula zuzendariaren laguntzarekin. Libertimendutik badu, airosa, kuriosa eta harroa denbora berean. Antzerkia aitzin, giroan sartzeko, Kitzikazank amikuztar taldeak aperitifa alaitua eskainiko du (19:00).
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016