Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Lehengo harrobiaren ber-naturatzea
Klima astearen kari (urriaren 10etik 15era), joan den ostegun arratsaldean animazio berezia egina zen, lehengo harrobiaren aitzinera emaiteko xedearekin. Eskolako ikasle guziak (15:00) etaherritarrak (18:00) gomit ziren ekitaldi horretan parte hartzera, orain arte egina izan denaren deskubritzera eta geroari buruzko ideia berrien emaitera.
Arño Gastambide herriko auzapezak hastapenean oroitarazi zuen toki horretan bazela lehen...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Zaldubi Ikastolaren 50 urte!
Ospakizunak errugbi zelaian iraganen dira, urriaren 22an. Huna zehazki egitaraua: (12:00) zintzur-bustitzea ikastolako haurrek animaturik Pantxoa Carrererekin, (13:00) bazkaria (balitezke orainokoan) Senpereko kantariek animatua, helduendako: sartzea, zikiroa, gasna eta deserta (25€), haurren menua: lukainka, patata fritak eta deserta (10€), puzgarriak eta bertze haurren jolasteko, (17:00) Saltoka (dantzak), (19:00) kontzertuak urririk:...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Alaia Olharan eta Mixel Miranda-Elgarti sortu zaie Unai izendatu duten haurra.
Ongi bizi bedi!
...Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Haurren baratze partekatua
Azkaingo Herriko Etxeak baratze partekatuen proiektua plantan ezarri du, hiru eskoletako eta aisialdiko haurrek, ttiki-ttikitatik lurrarekin harremanetan izateko. Horretarako David Darboure berdegune zerbitzukoa eta Laurent Albistur gazte polokoa, urte osoan haurrekin lanean aritu dira. Lehenik Anita Magdalenekobi negutegietan ereiten, gero lehengo kanpineko baratze partekatuetan barazkiak landatzen, aitzurtzen, biltzen... baita herriko...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Ezkontza À¢'€'" Buruilaren 24an Baigorriko elizan ezkondu dira Eñaut Larre eta Amaia Haiçaguerre. "Elgarrekin" gizon kantari taldeak bazterrak airostu ditu, bai elizan eta bai kanpoan. Denak xoraturik etxera itzuli dira, egun goxoa iraganik. Zorionak bikote gazte xarmantari, Jainkoak dauzuela eman bizitza luze eta urosa, osagarriarekin, zuen haur eta familia guziari.
Heriotze À¢'€'" Buruilaren 27an, herri guzian berria hedatu da...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Usoaren astea- Urriaren 22tik 30a arte iraunen du. Larunbatean eta igandean pastoralarekin hasiko da, plazako errebotean, euria balitz Kiroldegian izanen da. Astelehenean, arratsalde apalean plazan pilota partida gazteekin. Asteartean elizan (15:00) korsikar kantuak dohainik eta (19:00) kantaldia Pleka trinketean, ondotik kantu afaria Sarako eta Korsikako kantariekin. Menua 25€tan, erreserbatu urriaren 22a aitzin 05-59-54-22-06 deituz. Asteazkenean (11:00)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016