Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
"Jeu de paume"
Aitzineko egunetan iragan da lehiaketa berezi bat, "Tournoi des 3 tripots" deitua, Bastidako, Baiona Santandresko eta Bidarraiko trinketetan, partida zenbait egiten omen zirela ere Urruñako Dongaitz trinketean. Trinket horiek ziren aspaldiko denboretan "Jeu de paume" tokiak eta gaur hemen gaindi xutik gelditzen diren bakarrak dira. Joko hori tenisaren arbasoa bezala kontsideratua da, kintzeak kondatzeko molde berdintsuarekin, sare bat ezarririk...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Sortze
Goresmenak Yaiza Arregi Rey eta Antton Haristoi-ri. Ongi etorria egin diote heien lehen haurrari: Idaira deitu duten neska ttipia. Izen hau Kanarietarik dator, erroak han baititu Yaizaren amak.
Kontzertu
Plaza Xoko ederki bete zen joan den ortzegunean, Afganistaneko institutu nazionaleko orkestraren kontzertua entzuteko. Heien eskualdeko soinu tresna herrikoi eta guretzat arraroek sortzen duten giroan sakonki sarrarazi...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Bidarraiko bidean den okindegia azken denbora hauetan hetsia zen, berrikitan Argitxu Desponge eta Jimmy Jurion-ek segida hartu dute. Baionatik heldu den bikotea indarrez beterik atzeman dugu, proiektu anitz buruan dituela. Luhuson, Bidarrain, Makean eta Itsasun turnada egiten dute, hortarako langile bat hartua izan da. Argitxuk eta Jimmyk erraiten zaukuten okindegiaz bakarrik bizitzeko ez dela aski, irabazien %60a ogiaren ekoiztetik egiten baita. Horretarako beste zerbitzu bat proposatzen...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Buru osasuna
Buru osasunari buruzko informazio astearen karietara, herriko medikuntza sozial zerbitzuek, aisialdi zentroak eta mediatekak gomita berezia luzatzen dute. "Nere buru osagarriarentzat, ingurumena zaindu" gaiaren inguruan erakusketa bat muntatu da mediatekan. Gai hori hor tratatua da eta ostiral arte ikusgai da (16:00À¢Æ''18:00).
Munduko pilota xapelketa eta JP Choribit
Choribit gela ardura aipatzen dugu kaseta huntan,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Herriko Etxearen ondoko plazan, aitzina segitzen du, urriaren 28a arte, Berregin hirigintza erakusketak.Gogoan komentu xaharreko obrak akuilatzen dituzten ofiziale jeinutsuak eta bereziki heietarik zortzi, Mathieu Mengaillou artistak eginak daizkioten argazki ederrekin.
...Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Eñaut Larralde Izurako kantariaren omenez,urriaren 28an (19:00) Ametzanea ostatuan gaualdia berezia antolatua da. Egun horretan Colette Larraburuk "Francoren mende kantatzen genuenean"liburua aurkeztuko du, 70. hamarkadako giroan murgiltzeko parada ezin hobea.
Eñaut Etxamendi, Peio Ospital, Pantxoa Carrère, Gexan Alfaro, Patxika Erramouspe, Beñat Sarasola, Joanes Borda eta Panpi Lacarrieu hor izanen dira, anekdotez, kantuz eta argazkiz gaualdia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016