Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Ikasleak dantza taldea
Ikasleak dantza taldeak bere 50 urteak prestatzeko bi hitzordu finkatu ditu. Lehena urriaren 28an dantzari ohientzat deialdia Jauregi gelan (21:00). Bertzea, biharamunean, urriaren 29an mus txapelketa Biltokin. Izena ematen ahalko da bertan (15:00) edo bertzenaz deituz 06-85-70-52-43 zenbakira. Jateko eta edadekoa han berean izanen da.
Plana urmaela berritu
Urriaren 29an, Akitania Berriko "Conservatoire...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Larunbatean Airoskin bi partida baziren. Jendea ederki sustengatzerat etorri da, denen beharra bazen giro on batek jokolariak bultzatzen baititu. Nazional 2. mailan, lehen taldeak partida ona eginik, puntu batez Bouguenais-eko taldearen kontra 24/23 irabazi du. Frantziako xapelgoan, Irisarri-Atharratze 18 urtez petiko taldeak 33/18 ederki Pau Nousty taldeari irabazi du. Neskek Frantziako erregional koparen kontu, lehen itzulia zuten eta Irisarri-Kanbo...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Posta atxik- Aitzin hortan Herriko Etxeko gelan bilkura izan da, bideoz Battitt Laborde auzapezak deneri ongietorria egin du. Segur nahiko zuela bilkura hori zuzenean egin, ez eta bideo konferentzia bidez. Bilkurak gauza berri batzu agertu ditu. Christelle Miremont departamenduko delegatuak adierazi du urte guzian Posta idekia izanen dela (9:30-12:00), egun guziz larunbata barne. Dirua ere ateratzen ahalko da, usaian bezala. Patrice Retour Euskal Herriko zuzendariak dio...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Urruña eta Beraren arteko adiskidetasun eguna
Berako eta Urruñako Herriko Etxeen arteko proiektua dugu Bideak izenekoa, aipatu bi herrien arteko loturak berreskuratu nahi dituena. Hilaren 30erako, igandearekin, programazio berezia prestatu dute. Goizean, Intzolako bidea izeneko taldeak, ibilaldi batez, hasiera emanen dio egunari (9:00), urruñarrak Oletako kaperatik abiatuko dira eta beratarrak Usategietatik. Ondotik, bideo proiekzioa emanen dute Intzolako bentan....
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Kümitü
Azkorria kooperatibak kümitatzen zütüe bere larrazkeneko feidalat, ürrietaren 29an, nesken-egünarekin (9:00-14:00). Ezne gordinean eta biologikoan eginik diren gaznak prezio apalean salgei izanen dira. Badateke ere merkatü ttipi bat kartieleko mozkinekin: erreximenta, eztia, ardoa, sagarrardoa, garagardoa, bixkotxak... etab.
Ber denboran, Eliane Heguiaphalen argazki erakusketa gozatzen ahalko düzüe.
Egüerditan, jateko eta edateko...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Etxe bizitzen hobetzeko operazio programatua
Euskal Elkargoak etxe bizitzen berritzea bultzatu nahi du eta hortarako Hazparnen dispositibo berezi bat plantan ezarri nahi du. Dispositibo horrek jabeak laguntzea du helburua, kitorik, baldintza batzu bete geroz diru laguntzak ere lortzen ahal dira obrak egiteko.
Operazio berezi horren bideratzeko, galdezketa bati esker herriko beharrak zoin diren jakin nahi da. Diagnostiko xuxen baten egiteko herritarren galde eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016