Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a

Euskaraldia - Kolektiboki lan egin

Euskaraldia

Astekari huntan jadanik aipatua izan da, Euskaraldia azaroaren 18an abiatuko da, abenduaren 2a arte iraunen du. Karia horretara Mintzaian elkarteak hainbat hitzordu proposatzen ditu:

Azaroaren 9an (18:00), Gaztelu Aretoan: prestakuntza eta motibazio tailerra, Ahobizi eta Belarriprest guzientzat.

Azaroaren 11n (18:00), pintxo-poteo, txapa banaketa eta "Mintza tonbola", Baleak elkartean.

Azaroaren 12an (18:30), Borderline Fabrikan, argazki...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a

Konfirmazionea - Azaroaren 11ko eguna

Konfirmazionea

Parropiako 29 haurrek konfirmazioneko sakramentua ukan dute, Jean-Paul Martinon Kanboko erretorearen eskutik, hau Jaun Apezpikuaren ordain.

Meza kartsu eta prediku sarkor batean haurreri erran die, "sakramentu hau duzuen fedearen sustatzaile eta argitzaile bezala da, milesker hurbildurik, milesker aitameri ere zuek bide hortarat igorririk, biharko giristino berri bezala agertu zaitezte". Martine eta Paulette katixima egileek gure erretorrarekin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a

Ikusgarri - Musikaldia - Jostailu bilketa

Ikusgarri

Hazilaren 5ean (20:30) Biltoki gelan ikusten ahalko da La Boîte à Idées konpainiak eskainiko duen "Le Cabaret d'Impro" inprobisazio ikusgarria, frantsesez. Sartzeak bertan salgai izanen dira.

Musikaldia

Hazilaren 5ean (21:00), Xoko Ona ostatuan izanen da Dukkha.

Jostailu bilketa

Hazilaren 2tik 25a arte, etxe xokoan geldituak diren joko edo jostailuak, Herriko Etxerat eramaten ahalko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a

Kantu errepika - Gaztaina jatea - Pasaiarateko ateraldia

Kantu errepika

Udako pausaldia iraganik, euskal kantu errepikak berriz abiatuko ditugu ostiral huntan (20:00) Arrume gelan. Hamabostetarik iraganen da, ostiraletan. Euskaraz kantatzeko plazerrarentzat biltzen gira, oren bat eta erdiz, eta, bistan da, deneri idekia den hitzordua da. Etor gustura.

Gaztaina jatea

Jadanik aipatu bezala, azaroaren 5ean, larunbat arrats huntan beraz (19:00)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a

Mokofina ikusgarria - Ganer hustea - Pilota

Mokofina ikusgarria

Azaroaren 9an, Ospitalean LagunArte konpainiak Mokofina ikusgarria emanen du. Haur ttipientzat den ikusgarria da, 6 hilabete eta 5 urte artekoentzat.

Jan, edan, arnasa hartu, putz egin, hitz egin, txistuka, musukatu, keinu egin, irri egin, kantatu... Mokofinak soinu-bidaia harrigarri batera eramaiten gaitu eta gutako bakoitzak musikari arima duela erakusten dauku.

Kristof Hiriart-ek bere musika-esperientziak publiko desberdinekin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a

Kontalari ikuskizuna

Michèle Bouhet eta Koldo Amestoy kontalariek "Le caillou dans la chaussure" ikusgarria eskainiko dute, Quintau mediatekan (15:30), azaroaren 5ean.

Istorioak, kondairak, lekukotasunak, kantuak eta dantzak... nahasten dituen ikuskizuna da.

Poitou eta Euskal Herriaren arteko ikuspegi gurutzatuak, bi ipuin kontalariek herrialdeetan egin bilketa lanaren emaitza. Idatzitako istorioak eta kafe baten inguruan bildutako hitzek, irriñoek, malkoek osatzen dute obra hau. Emozioen bilketa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016