Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Herriko kontseilua: segida eta bururapena
Herriaren azken alean, joan den astean, kontseiluko bilkuraren bilduma agertu genuen. Huna honen segidaeta bururapena. Orotariko gaien sailean, auzapezak bilkuran ekarri argibideak hauek dira:
-Hazparne eta Aiherraren arteko mugan aurkitzen den Larzabaleko zubiari buruz egin lehen ikerketa lanek erakusten dute hau egoera txarrean dela, arriskutsua. Arreta handiz hartu beharko da ikerketa hunen emaitza.
-...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Azaroaren 13an, igandez (18:00), Gurea gunean, "Zuek" ikusgarria emana izanen da.
Kontzertu, zinema eta antzerkiaren artean kokatzen da, arbasoak omendu nahi dituen obra. Unibertso horretan, pertsonaia musikari eta soinu sortzailea da, proiektatzen diren filmetako heroi anonimoentzat konpositore. Super 8 irudien bidez behatzailea 70. hamarkadan bidaiatzen da.
Arrosako Herriko Etxea eta "Arrosa" elkarteak dira antolatzaile. Ondotik taloak eta edariak kabalkadaren alde.
...Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Beti gazte - Taldeak egin du aurtengo azken elgarretaratzea hazilaren 4an Zugarramurdiko Azketa jatetxean 60 kide baziren etorriak bazkari on baten egitera, eta hala izan da Elenak eta Anabelek prestatua eta ongi zerbitzatua. Denek elgarrekin euskal kantu batzu eman dituzte eta arratsaldeko 6ak aldean erretiratu dira umore onean, horra aurtengo elgarretatzeak bukatu dira. Usaian bezala hiru ateraldi izan dira, lehenbizikoan...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Dolu À¢'€'" Baginakien eri eta itzuliak ospitale ala arta-etxean iraganak zituela. Etxean goxo goxoa lur huntako bizia bere espos eta familiaren erdian bururatu du. Nor ginuen Jean-Pierre Mendiboure, Ospitalea haren etxearen izena, denboran Jakobe bidean zagon etxea, jan-edanak eskaintzen zituenak beilarieri, arta zonbaitekin ahuldueri. Utzi gaitu 74 urtetan barkatzen ez duen eritasunarekin.Ez du bere bizia geldirik iragana, antzerkilari, bertsulari eta laborari. Gazte gaztea oraino,...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Konferentzia
Fabrika Arte Galeria eta Euskal Herriko Unibertsitate Popularrak azaroaren 12an (17:00), Herriko Etxean konferentzia antolatzen dute. Atzoko eta gaurko berinaren inguruan, memoriaren su lanaren artea azaldua izanen da. Alain Guillot berina-artista, Joëlle Rolland arkeologian doktorea, zelta garaian berina apainketan espezialista eta Eneko Hiriart arkeologo eta ikertzaile numismatikoa hor izanen dira.
Lurramara...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Izturitzeko gazteek emanen dute Pantzo Irigarayren azken antzerkia, azaroaren 13an (17:00), Beskoitzeko Bixintxo gelan. Euskaraz jokatua izanen da, egokia bai zaharrenentzat eta bai gazteenentzat, irri egiteko memento goxoa! Sartzea kitorik, txapela izanen da. Ondotik, taloak eta edariak salgai.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016