Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Saltsa ederra - Bertsu-bazkaria - Obra handiak gotor-lekuan - Loto eta bingo

Saltsa ederra

Zokoan eta Kostalde guzian ere biziki ezagutua da Capendeguy itsasgintza etxea. Zuzendari berri batek hartua duela hiru urte ez arras, geroztik obra asko ba eginak, bainan arras kenka larrian dena halere azken denbora hauetan. Oporretan egonik berriz lanari lotzekotan ziren bainan denen buru nehork ezin erran gauzak nola itzulikatuko diren. Alabainan, alde batetik, langile gehienak joanak dira. Bestetik, jabea departamendua da eta jakinarazia du...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Dantza ikusgarria - Euskaraldia - Leon Marin auzapez ohia zendu - Arropa salmenta - Selauru hustea - Kirola

Dantza ikusgarria

Hilaren 5ean, larunbatarekin, Airoski elkarteak antolaturik, Primadera dantza taldearen ikusgarria izan zen Zokoa auzoko kiroldegian. Ondoren taloak eta edariak izan ziren. Ez da erran beharrik jendea loriatua atera zela.

Euskaraldia hurbil da

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da aurtengo Euskaraldia, iduriz nehoiz baino indar handiagoarekin heldu zaigu. Belarriprest edo Ahobizi izateko prest bazira eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

RCUJ sariztatua - Parropiako bolondresen eguna - Biltzar

RCUJ sariztatua

Urriaren 27an RCUJ Uztaritze-Jatsuko errugbi taldea sariztatua izan da Akitaniako Ligarenganik 2021-2022an ereman sasoiarentzat eta ukan dituen emaitza on guzientzat. Sariztatze hortan Christian Ibarboure kirol axuantak Herriko Etxea ordezkatzen zuen. Sari berezi horrek eskertzen eta ohoratzen ditu elkartearentzat lan egiten duten bolondres, hezitzaile, trebatzaile, hitz batez arduradun guziak eta partikularki horietan: Piero Rouget, Joël Doussen, Eric...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Dolu

Zahartu gabe, egun zenbait barne zendu dira bi herritar.

Lehenik, Marie-Josée Urruti Hargindegikoa, 67 urtetan. Ofizioz idazkaria zen etaherritarrentzat lan egin du herriko idazkaritza hartu zuenean, hastapenean Hoztakoa ere eginez. Nortasun handiko emaztea zen Mari-Jo, edozertarako apailatzaile eta zuzendari paregabea, San Mixel Garikoitz pastorala eman zenean ere harek nehork baino gehiago eman zion beretik, hau baizik ez aipatzeko...

Gero, 65 urtetan Mixel Abournague...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Heriotze

Aste bat barne, bi herritar joan zauzkigu.

Lehenik urriaren 25ean, Berokiko aitatxi, Piarres Petoteguy, bere azken egoitzara lagundu dugu, 87 urte zituelarik. Osagarri arrangurak bazituen bainan etxean zagon eta doi bat kurri zabilan etxe inguru horietan. Hor ibilki zelarik, bihotzeko ukaldi bat ukan du. Etxekoen eta gero sokorrien masajeak ukanik ere, ezin ukan du ihardoki. Piarresek bere bizian jasan du Aljeriako guduka, zoinek markatu baitzuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Luhuso - Makea - Lekorne: EUSKARALDIA

Hiru herrien artean Euskaraldia kanpaina kari, azaroaren 18an, ostiralez, pintxo potea proposatua da. Euskaraz hitz eginez, bi kantu emanez... hiru herrietan ibiltzeko parada emana da. Luhuson Xaneta gaztetxean (19:00) abiatzea, ondotik Etchebarne Lekorneko ostatuan geldialdia eginen da (20:30), Makeara buruz abiatzeko Bottia ostatura (22:00) eta ondotik herriko Txir Txor gaztetxean gaualdia bururatuko da.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016