Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Ikastolaren kantaldia - Herriko kontseilua tentsio handikoa - Medikuntzako materiala bilketa - 65 urte bazkaria

Ikastolaren kantaldia igande arratsaldean

Urriaren 22an, ospatu zelakoan Zaldubi Ikastolaren mende erdia, giro jendetsu eta alai batean, horra orain kantaldia muntatzen dutela azaroaren 20an, Larreko kulturgunean (16:30). Dudarik gabe, izar nagusia, Gari kantaria Hertzainak taldearen sortzailea afixaren buru izanen da, bakar-saioan. Halere lehen zatian "Gurashow-ren" emanaldi aparta dugu, parte hartzaileetan, Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Sagarardo gaüa

Züen xarramela presta ezazüe! Azaroaren 19an "Sagarardo gaüa" (19:00), Urdiñarben, Usurbileko lagünekin, Integrazio Batzordearen alde.

Izenak eman deituz Monique 05-59-28-31-17 edo Maider 05-59-28-17-57.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Pierre Espil mediatekan - Fablabea-ren estreina - Haritz Barne zinegelak 100 urte!!

Pierre Espil mediatekan

Nazio Batuen erakundeak aldarrikatu bezala,"2022, nazioarteko berinaren urtearen" kari, mediateka, Hazparneko herria, Carmaux-ko berinaren museoa, Hazpand'art artista elkartea eta hondarkinen tratamendurako Bil ta Garbi sindikatuak hauxe proposatzen digu azaroaren 19a arte Pierre Espil mediatekan, usaiako idekitze tenoreetan:

- Berinaren historiaren erakusketa ibiltaria,

- Arte erakusketa, artista berinagile zenbaiten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Ez Dok Hiru: "Euskal musikaren benetako istorioa"

"Ez dok Hiru" taldeak Euskal Herriko irudimenezko musikaren errepaso ironiko, absurdo eta jostagarria eskaintzen du, azaroaren 19an (20:30), La Perle gelan.

Zenbat euskal kantu ezagutzen ditugu, zahar ala berri? Inoiz kalkulatu ote dugu?

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek obra huntan, musikari-aktore batekin partekatuko dute taula. Hitzari, beren ohiko tresna eszenikoa, zuzeneko musikaren indarra gehiturik, 200 bat euskal kantu klasiko baino gehiago entzunaraziko dauzkigute...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

I-Enerrekin: instalazio bateratua

Fotovoltaiko panelak instalatzeko, azaroaren 22an (20:00), Parrokiako gelan bilkura iraganen da, Herriko Etxearen laguntzarekin antolatua den gaualdia. Autokontsumozko proiektu fotovoltaiko baten aspektu nagusiak aipagai izanen dira, juridiko, tekniko eta ekonomikoak ezagutuko dira. Ezpeletako herrian instalazio bateratu baten antolatzea da xedea, proiektu fotovoltaiko bat garatu nahi duten jendeak elkartuz.

Interesatua denak mailez edo telefonoz Herriko Etxera dei dezala.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Domingo Ibarbururen testamendua

Larrazkeneko Loreak antzerki taldeak, Pantzo Hirigarayk idatzi "Domingu Ibarbururen testamendua", Jean-Louis Negeloua taula zuzendari, azaroaren 20an (15:30), Vauban gelan emana izanen da.

Ekimena Euskaraldia kanpainaren kari antolatua da.

"Domingo Ibarburu hil izan da. Gizon hori biziki aberatsa zen: Agergaraia etxalde ederrean bizi, ehun hektarea, lur, zaldi hazkuntza, dirua trumilka, zerbitzariak... Zorigaitzez bere anai-arrabekin samur! Domingoren testamendua notarioak eskuan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016