Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Printze Ttikia euskaraz, ikusgarri musikala
Euskaraldiaren bete-betean girenez abenduaren 2a arte, egon gaiten urte guzian, "Ahobizi" ala "Belarriprest", ekimen berezirik ez izanik ere. Euskarazko antzerki huntaz goza gaitezen. St Exuperyk "Printze Ttikia" haurrendako idatzi bazuen,Tximi-Txama gazte abesbatzak helduentzat idatzi du gaurko komedia musikala. Musika osoki idatzia izan da eta kantuen hitzak liburutik hartuak. Tximi-Txamaren arrakasta ongi ezagutua da,...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Emazteeri egin bortizkerien kontrako borroka nazioarteko astearen kari, Bardozeko herriak, Euskal Elkargoak eta "Erran eta Bizi" elkarteak batera, deneri zabalduak zaizkien aktibitateak antolatzen ditu, azaroaren 26an larunbatez (9:00) eta 27an igandez (17:00), urririk. Bi egun horietan autodefentsa, yoga, Meuf'In taldearen kontzertua, zine-eztabaida, Déesse Padma tailerra, Evidanse taldearen ikuskizuna proposatuak dira. Jateko eta edateko izanen da. Bestalde Bastidarrak enpresak...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Integrazio Batzordearen alde
Donibane-Ziburuko Gaztetxeak Integrazio Batzordearen alde ganer hustea antolatzen du. Abenduaren 3an (9:00-18:00), Akotz auzoan iraganen da. Izen emaiteko mezua bidali 06-75-77-49-28 telefonora. Hiru metroko mahaiak dira eta toki bakoitzak 15€ balio du. Jateko eta edatekoa segurtatua da.
Adinekoen bazkaria
Herriko Etxeak abenduaren 15ean (12:30), Senpereko Inharrian bazkaltzera gomitatzen ditu 70 urte baino...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Heriotze
Joan den ostegun goizean, azaroaren 17an, gure artetik aireratu da Sophia Ithurralde, bost urteko aingerutxoa, Halkeiko familiakoa. Bai... bost urte besterik ez zuen Sophiak. Bere bizitza laburra eritasunaren kontra borrokatzen eraman ondoan, azkenean gaitza nagusitu zaio. Ehorzketa elizkizuna iragan da joan den astelehen arratsaldean Itsasuko elizan.
Egia da halakoetan herri osoa dolutan senditzen dela, familiari dolumin beroenak helarazten dizkiogu...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Abenduaren 2a arte iragaiten da Euskaraldia, eguneroko erabilpenaren azkartzeko. Ekitaldi horren karietara ortzaiztarrek eta bidarraitarrek elgarrekin bi hitzordu antolatzen dituzte. Lehena iraganen da ostiralean, azaroaren 25ean (19:00), Menta liburu dendan. Lehenik, Josu Martinezen "Anti" filma erakutsiko da eta ondotik Eneko Bidegainek hitzaldia eginen du: "Euskara gaur Ipar Euskal Herrian". Menta ttipiegi suertatzen bada, gaualdia Denen Etxean eginen da. Tokian berean aurkituko da jateko...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Xarnegu eskualdean ere Euskaraldiaren hamabostaldirako gertakari batzuk antolatuak dira.
Azaroaren 25ean "Ipuinak eta jokoak": Bardozeko mediatekan eskola publikoko eta ikastolako ama
eskoletako ikasleentzat ipuinak irakurriak izanen dira, ondotik ezker paretan elkarrekin jokoetan ariko dira.
Azaroaren 30ean "mahai jokoak haurrentzat": Bidaxuneko "L'atelier" gunean. Bi talde osatuko dira 3-6 urteko haurrentzat (10:00-12:00) eta 6-10...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016