Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Bertsu afaria Behaskanen abenduaren 23an
Hiru urtez pausan egon ondoan, bertsu afaria berriz heldu zauku. Aurten Behaskanen antolatua da, abenduaren 23an, ostiralez (19:00). Miren Artetxe eta Aitor Sarriegihor izanen dira. Parte hartzeko (afaria 22€), izenak aitzinetik eman behar dira 06 81 51 96 83 deituz.
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Heriotze
Zophia-ren ondotik, beste aingerutxo bat hegaldatu da gure artetik, Manel Vilella Bereterbide, hamar urteko muttikoa. Familia Basaburu auzoan bizi da eta Manel Itsasuko ikastolan eskolatua zen. Berriz ere herri osoa dolutan. 2012ko abenduaren 8an bataiatua izan zen Manel eta 2022ko abenduaren 8an ehortzia izan da... egunez egun hamar urte geroago. Ezpeletako elizan ehorzketa elizkizuna iragan da. Berriz ere hitzik gabe gelditzen gira. Hitz hauekin jakinarazi...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Herriko gazten kontseilua
Joan den astean Kotte Ecenarro auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena gazteriaren ardura duen axuanta eta Ganix Grabières herritartasunaren axuantak, lehen bilkura batetara kontseiluko gazteak gomitatu dituzte.
Bilkura horretan gazteen kontseiluaren funtzionamendua azaldu eta, gazteek duten zilegitasuna eta ezinbesteko lekua gogorarazia izan da. Herrian duten inplikazioari dagokionez, beren iritziak, ideiak eta proposamenak hartuak izanen...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Azaroaren 27an Artetxean, arno jastaketa eta pintxoak estakurutzat harturik, jendalde pollita bildu zen,Morau kantariaren inguruan, memento goxo baten iragaiteko. Erran gabe doa euskaraz libroki solastatzeko parada ezin hobea izan zela.
Abenduaren 3an bertsu afariak, 90 bertsuzalez goiti elgarretaraturik arrakasta ukan zuen. Artetxeko kideek prestatu afaria preziatua izan bazen, Igor Elortza eta Unai Iturriaga Durangoko bertsulari famatuek zuten giroa berotu, Ramuntxo Christy...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Terre de Navarre elkarteak abenduaren 17an (17:00), Herriko Etxean mintzaldia proposatzen du.
1993an Michel Granade eta Pascal Goñi Nevadako zuhaitzeri buruz erakusketa antolatu zuten. 30 urte geroago, sekulan ikusi edo entzun ez dituzteneri ezagutarazi nahi dute. Agertzen diren inskripzio horietan, bakardadea, etsipena, baita ere Estatu Batuetako artzainen umore eta ironia ikus daitezke
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Garaziko gaztetxeak abenduaren 23an (20:00), Haira eta Rüdiger taldeen entzutera gomita zabaltzen du. Harriet sotoan iraganen da (Arnegiko bidean), musika ona entzun eta arno ona edateko aukera bikaina!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016