Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Ezinago gizon goxoa izaiteaz gain, bazuen kalitate Gillen Molimos Errekaldekoak, eskulanetarako trebetasuna, adimena eta iraupena zaukan, horregatik Bunuze eta Hoztako herri-langile izan zen aski osasun zueno. Intxauseta akanpaleku-antzokiari ere eman zion musutruk bere ahalegin guzia. Gizon idekia zen.
Natur-mendizalea eta bidai zalea zen ere parada zaukanean bere ikus eta ikasmin xaloarekin osasuna eskastu zitzaion arte, 58 urtetan zenduda,hura maitatu dugun hainbesteren...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Berriz ere gure herri hunkia izan da. Gizon gaztea oraino, 58 urte zituen Ramuntxo Latassak, mekanizier ofizioz, batzu eta bertzen zonbat automobila eskuetan pasatu ditu, lagunkina zen, ihiztari paregabea, zonbat kilometro bazituen eginak pekada horien ondotik. Betiko gaitz tzar horrek eraman du. Jende anitzek bisitetan eta ehorzketetan parte hartu dute.
Dolumin bizienak eskaintzen ditugu Chantal bere emazteari, seme eta alabari, bai eta familia guziari.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Bazuen dozena bat egun jorik ginaudela jakinik Jean Iriberrry Erramuntoinekoa Baionako ospitalera eremana izan zela. Bentetako saltegi batean lan egiten zuen, lagunak berantetsirik dei egin dute sokorritzaileeri eta ondokoeri, etxean atzeman dute ezagutza galdurik. Geroztik ez dute artatzaileek bere onera ekarri ahal ukan eta zendu da azaroaren 30ean, 56 urtetan. Berri horrek inarrosi gaitu eta baldin badakigu ere, oroitarazi zoin laster erortzen ahal giren. Amarekin bizi zen eta azken...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Aurtengo azken hilabetea ere hasia zauku beraz. Eguberri eta Urtats hurbiltzen ari, izanen da mugimendu eskuin eta ezker! Ziburun, beste anitz tokitan bezala, Téléthon delakoa ederki ospatua izan da, jende frangok beren elkartasun goxoena agertuz. Elkarte asko partzuer beraz, hala nola Jakintza, Bordagaineko dorrean mintzatu dena lehengo bakalau arrantzaleetaz. Bestalde ibilaldi airos zonbait itsasoan "Alba" untziarekin.
Horiek hola, laster hastera doatzi Eguberriko ausagailuak....
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Herriko Etxea eta CIDFF arteko kontratua
Emazteen eta familien eskubideak zaintzeko, Herriko Etxeak hitzarmena sinatu du CIDFF 64 zentroarekin. Herriko Etxeak emazteeri egin indarkerien kontrako borrokan engaiatu nahi ukan du. Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearekin batean (CLSPD) etxeetako indarkerien kontra borrokatzeko gune bat ideki du. Haurra, indarkeria horien ikusle izanik, sistematikoki biktima bihurtzen da, horretarako familiako...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Abenduaren 10ean (17:00), Harri Xurin "Wonderland", Sylvain Huc koreografoak muntatu dantza ikusgarria emana izanen da.
Wonderland leku xarmatukoa eta amesgaixtokoa da. Lurralde hartan, dena posible da. Narraziotik urrun, ikuskizun hunek artista garaikideen obra plastikoetatik jalgi kontenplaziozko irudiak eskaintzen ditu.
Munduaren zeharkaldi abstraktu eta harrigarri hau ikusleak nahi bezala interpreta dezake.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016