Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Olentzero
Abenduaren 18an Santa Eugenia plazan hitzordua emana da (16:30), hortik abiatuko baita Olentzeroren desfilea. Aitzin kantu eta dantzak izanen dira, haurrentzat goxokiak eta argi linterna banaketa, abiatu aitzin arno eta xokolate beroa izanen da. Portu Zaharreko plazan Olentzerori ongietorria eginen zaio (18:00) eta denek elkarrekin Clemenceau plazan kantuz eta dantzan eguna bururatuko dute (19:00).
Erakusketa
"Pier...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Begiraleak: ikusgarri berria
Abenduaren 16an (20:00), Harriet Baitan, Begiraleak taldearen obra berria ikusgai izanen da, 50 gazteren eta 10 musikariren eskutik.
Aspaldidanik Begiraleak asmoa zuen Eguberri kari haurrekin ikusgarria muntatzea, horra xedea bururaino eramana izan dela. Begiraletan diren 8 eta 16 urte arteko gazteak dira, Intza Guttierrez, Kepa Isasi, Mirentxu Etchegaray, Kepa Chaumont eta Pierre Latasak dute obra kudeatu. Lehen aldikoz Bera eta...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Sortze
Joan den abenduaren lehenean, Zabaltzako Cathie Biscay eta Damien Sallato andere-jaunek ongi etorri egin zioten Oier izendatu duten bigarren semeari. Bittor zaharrena biziki kontent omen da lagun baten etxean ukaiteaz. Gure goresmenak aitama uroseri, zorionak sortu berriari eta goraintziak aitatxi-amatxieri.
Juan Jamon Aranguren antzuolar adiskidea
Pena handirekin jakin dugu Juan Jamon Aranguren Antzuolako adiskidea zendu...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Abenduaren 17an (18:00), elizan, Eguberriko kontzertua entzuten ahalko da. Parte hartuko dute Nekez Ari garaztar gizon koruak André Lassus-ek kudeatua eta Kantiruki laukote emazte taldeak. Kontzertuaren ondotik arno beroa eta goxokiak eskainiak izanen dira. Sartzea urririk, eliza berotua izanen da.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Sariztatze
Urte oroz bezala etxe loreztatuen lehiaketan, aurten ere zonbait uztariztarrek parte hartu dute. Iraileko kontseiluko biltzarrean onartua izanik, abenduaren 3an, auzapezaren eskutik sari banaketa egin da. Huna sariztatuak nor diren beren irabaziekin: Hiriko baratzetan: 1. saria Marie-Thérèse Arlas (100€), 2. Sandrine Berneau (80€). Espazio ertaineko baratzetan: 1. Jeannette Duhalde (100€), 2. Christine De Boyer Montegut (80€), 3. Josette Bussières...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Eguberriko hitzorduak Donapaleun!
Amikuzeko komertsanten elkarteak animazio programa bat proposatzen du, hilabete guzian, aurtengo Eguberria ospatzeko. Huna zoin diren hitzordu garrantzitsuenak.
Amikuzeko ikastolak antolaturik, sortzaileen merkatuarekin hasi da programa hau joan den ibiakoitzean.Tokiko sortzaile, eskulangile eta ekoizleak hor ziren beren mozkinen eskaintzeko merkatu estalian. Publikoak ongi ihardetsi dio.
Haurreri buruz, usaiako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016