Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Abenduaren 31n (14:00-18:00), Kolegioko plazan baserriko kabala ttipiek lekua hartuko dute: Pirinioetako astoa, ahuntz ñaño eta angora, alpaka, ardi, txerri eta lapin ñañoak... izanen da zer ikus.
"La Petite Ferme de Pouillon"-ekin elkarlanean, hiriak du ekimena antolatua. Hor izanen diren kabalak, denak mantsoak dira, holako ekitaldietan usatuak.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Xaharren bazkaria
Usaia onak atxiki behar dira! Ziburun hortarik ari da Herriko Etxea eta Urtats irian xaharrak, 70 urtetara helduak diren guziak, gomitatzen ditu bazkariño batean parte hartzera. Bazkaria urtarrilaren 12an beraz, ortzegunarekin, parropiako gelan, Miarritzeko ostaler-ikastegian diren gaztetxoek prestatua eta zerbitzatua. Hitzordua han berean eguerditan. Izenak oraidanik emaiten ahal dira herriko sozial-zentroan, 05-59-47-92-87 deituz. Thierry...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Laurentxeneko lurrak
Lur afera berri bat agertu da gure herrian. Laurentxeneko etxea joan den apirilean saldu bazen (250.000 eurotan) eskualde huntako presuna bati, lurrak aldiz (16,5ha) berrikitan saldu dira Parisaldeko Montreuil hiriko asurantza artekari bati (courtier), 90.000 eurotan, "nue-propriété" moduan. Modu horrek erran nahi du erosleak baduela lur eremu horren jabetza bainan ez hunenbertze denboraz gozamena. Saltze horrek kezkatzen du herriko kontseilua,...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Baionako "Hiria sariak"
Joan den ostiralean, urtero bezala, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak, "Baionako Hiria" sarien banatze ekitaldia antolatu dute. Aurreikusia zen Txomin Peillenek ohorezko saria eskura zezan, baina artean zuberotar euskaltzaina pausatu da, erabaki da hil-ondoko sariztatzea emaitea. Jean-René Etchegaray Baionako auzapezak eta Eguzki Urteaga Euskal Ikaskuntzako presidenteak, deneri ongietorria egin eta, Txomin Peillenek literatura...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
"Astotik mandora"
Abenduaren 11n, Artetxeko helduen talde berriak eskaini lehen antzerkia hau izan zen, garapenaz, batzuek aitzinamendua deitzen dutena, Guillaume Irigoienek asmatu eta idatzi obra.
Lehen agerraldi hori erdi isilka egin nahi bazuten ere, jendalde pollita bildu zen eta denak loriatu dira.
Beste emanaldirik ez da aipu orainokoan, ikusiko heldu den urte hortan.
Huna antzerkilariak nor diren: Eztitxu Berho, Joana Duhalde, Jon Etchart,...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Jessica Berra eta Elur Alberdi: hiriak ohoratuak
Jessica Berra itsasoko munduko arraun txapeldunak eta Elur Alberdik para-arrauneko munduko txapeldunak, Kotte Ecenaro auzapezaren eta Jean-Michel Arruabarrena kirol axuantaren eskutik medaila eskura dute. "Hendaiako herriaren harrotasunak zarete, arrauna maila gorenera eramanez" poztu da Kotte Ecenaro.
Kostaldeko arrauna ez bada joko olinpikoetako diziplina, lehiaketako arrauna Olinpiar Jokoetan sartzen da eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016