Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Joan den abenduaren 11n, Amenduze-Unaso eta inguruko herrietako haurreri dedikatua den espazio ludikoa estreinatua izan da. Hortarako, Jean-Marc Trenthomas, herriko auzapezak gomitaturik, Philippe Le Moing-Surzur Baionako suprefeta, Éric Narbaïs-Jaureguy, Anne-Marie Bruthé, Iñaki Echaniz, Arnaud Fontaine, Max Brisson, Frédérique Espagnac eta Denise Saint-Pé hautetsiek estreinaldian parte hartu dute.
Espazio hori...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Amikuzeko mediatekak, Patxi Beltzaiz argazkilariak muntatu "La danza de los diablos" erakusketa proposatzen du, urtarrilaren 4tik 15a arte, Donapaleuko mediatekan. Erakusketa hori Mexikoko Cuajinicuilapa herrian urte guziz antolatua den "hilen bestari" lotua da.
Vero Trueba bere lagunarekin argazki liburu bat egin dute besta horren berezitasunak erakusteko. Liburu hori urtarrilaren 14an (10:30), aurkeztuko dute...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Osasunezko urte berri ona
Hola igurikatu nahi ginuke abian den urte berria eta hunekin betan bakea eta elkartasuna. Urteak joan urteak jin, aktualitatea beti erreberritzen ari da, seguraski senpertarren lehen hitzordua, urte hastapenean herriko bozekin izanen da. Halere, urtean zehar, herriak sortzen dituen ekitaldi guziak, bereziki elkarteen bidez, hizpide izanen dira. Azken egun hauetan, Olentzero eta Mari Domingi baita Bizarzurik beren agerraldi alaitsua egin dute...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Urte berri on
Hitz laburrez urte berri on lehenik uztariztar guzieri eta ere hain maite dugun Herria astekari hunen irakurle guzieri. Urte berriak deneri osasuna, bakea, anaitasunean eta elgarren errespetuan biziteko grazia ekar dezala.
Heriotze
Abenduaren 27an bere azken egoitzara eremana izan da Maurice Etchart 82 urtetan. Herrian sortua, bizi guzia hemen iragan du, bere aita zenak moldatu zuen harategi urdaitegian lan...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
2023ko lehen berriak hasten ditugu deneri desiratuz urte berri ona, osagarri on batekin.
Egun hauetako solasa CLPB eta Onetik esnetegien arteko hitzarmena dugu. Gain herri hauetan, Onetik ez dugu arrotza, hala nola azken 40 urte hauetan hemengo esnearen parte baten bilketa jadanik segurtatzen du. Erran zaharrak dio, kausitzea ez da beti irabaztea, kausitzea da erortzen den aldi bakotx berriz xutitzea. Ondorioz, abiatzera doan egitasmoari, hori da zinez orok desiratzen duguna....
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Urte berri on herritar guzieri, urte on ere herritik urrun diren guzieri, astekari hunen irakurle ala moldatzaileeri, osagarri on eta kuraia deneri!
Sortze
Gure goresmenak Ion Durcudoy eta Léa Roëls-i, Gaineko Etxean bizi direneri, beren lehen haurra munduratu baitute. Andoni ttipiari bizitza uros eta luzea desiratzen diogu.
Dolu
Lerro hauek agertzean urte berrian gaude, baina zoritxarrez Michel Etcheverryren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016