Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Nazioarteko film festibalaren 5. edizioak, urtarrilaren 20tik 28ra iraunen du. Zinemako, telebistako eta serietako dokumental mota guziak ikusgai izanen dira.
Festibalean 100 film, 5 dokumental sail berri eta 4 web dokumental, 25 film labur eta 25 esperientzia digital ikusgai izanen dira. Orotara 177 dokumental dira presentatuak eta lehian izanen, 50 bat nazionalitate ordezkatuak direlarik.
Aurten, festibalaren ohorezko gomita Ukraina da, "Visions Ukraine" filma...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Xabi Soubeleten kontzertua
Urtarrilaren 6an (19:00), Basque ostatuan, Thiers etorbidean, donibandarra den Xabi Soubelet-ek, musikari lagunekin, kontzertua eskainiko du. Folk, country eta euskal kantuak entzungai izanen dira, aperitifa eta pintxoak ere izanen dira.
"Biodantza"
Urtarrilaren 18an (19:00-21:00) eta 19an (14:00-16:00), La Rhune gelan, dantzaren bidez gorputzaren lasaitzeko "Biodantza"...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Ebakuntza baten ondotik René Irigoyen zendu da, Barbasakoa, 81 urtetan. Anitz urtez Besta Berriz ederki Suisa egiten zuen, dantzari paregabea. Gorputz handiko gizona, indar jokoetan ere parte hartzen zuen, laket zaion herriko bizia. Ilobak etxaldearen segida hartua zuen.
Nahigabean gelditzen diren Kattalin emaztea, etxondoko anaia, koinat eta iloba guzieri dolumin sakonenak.
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Mus txapelketa
Euskal Herriko XIV. mus txapelketaren lehen kanporaketak herrietanotsailaren 26a arte jokatuko dira. Izturitzekoa urtarrilaren 13an, ostiralez (20:00), Artetxean iraganen da. Izena emaiteko deitu 06-31-64-60-88. Zazpi herrialdetako finalak martxoaren 11n beharrak dira, Euskal Herriko finala martxoaren 25ean Bizkaian, Zornotzan, izanen delarik.
Urte zahar urte berri
Eguberri familietan goxoki ospaturik,...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Jende kondatzea
Urtarrilaren 19tikotsailaren 18a arte, Irisarriko jendeen eta bizitegien kondatzea eginen da. Hola hobeki jakiten da herrian zer aldaketa izan den, jende arau izaiten baitira ere Estatuaren laguntzak,
zer behar den ere ikusten da, bai eta Herriko Etxean zonbat hautetsi behar diren eta beste.
Etxe guzietara gutun bat igorria izanen da. Ondotik norbait pasatuko da emaitzen biltzeko, beraz ongietorria egin Jean Louis Guixandut eta...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Gertakari hau Inessa de Gaxen gelan, urtarrilaren 6 eta 7an iraganen da, artea, kultura eta ondare immateriala partekatzeko xedearekin. "Neguan" gelditu gabe 24 orduz ikuskizunak antolatuak dira. Urte osoan iragan tailerren emanaldi denbora da, herritarrek elkarrekin ekoiztu gertakaria. Ahozkotasunaren inguruko ikerketa artistikoa eta hizkuntzen aniztasuna eta berezitasuna deskubritzeko parada emana da.
Euskal Herrian eta Gaskoinian, aulki tradizionalak badira, "zuzulua" eta "taoulet"...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016