Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Joan den astean Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig lehen axuantak eta Jean-Michel Arruabarrena kirol axuantak, igerileku berriaren proiektua prentsari presentatu dute.
Proiektua 4.000 m2-ko neurrikoa da, Herriko Etxeak dituen beharreri erantzuten duela errana izan da, funtzionaltasuna, biziguneen erabilera, hiri-integrazioa eta mugikortasun jasangarria kontutan hartuz. Egungo igerilekuaren leku berean berreraikia izanen da, 10 milioi euro kostako du.
Proiektu...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
2022. urte bukaerako bizi gertakizunak
Sortze: Gracy Imaz Alba Emilie (11/30)
Ezkontza: Luberriaga Vincent eta Monroy Hernandez Karla (12/10).
Heriotzak: Remigereau Anthony (10/29), Bayle Christine sortzez Villanueba (12/08), Ibarrart Julia sortzez Goicochea-Elorga (12/03), Del Peso Santiago (01/04), Goyetche Ignace (01/08) eta Danel Anne-Marie sortzez...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
"Buhameak historiarik gabeko jendeak?"
Urtarrilaren 28an (17:00), Herriko Etxean, Nicole Lougarot "Buhameak historiarik gabeko jendeak?" liburu idazleak hitzaldia emanen du. Badu hamabost bat urte buhameeri buruz ikerketak egiten dituela. 2009an idatzi lehen liburu batean, buhameen historiari eta Europako ihauteri anitzetan duten presentziari buruz lan bat eraman zuen. Aldi huntan herri jakin batzuetako komunitate hunen historia zehatzagoari interesatu da....
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Aski aspaldi du orain herriratu zela, Biarnotik jinik, Gerard Bordenave, funts zerbait erosi eta egoitza egin, ihizian laket baitzuen ihizi denboran hemen egoiteko gisan.
82 urtetan zendu da eta Biarno alde hortan ehortzi.
Hango eta hemengo doluminak hari.
...Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Lehen urteurrena ospatzeko, Espelletenian urtarrilaren 27 eta 28an kontzertu, antzerki eta kantaldia proposatuak dira. Ostiral arratsean (22:00) Murgi eta Xutik taldeak entzungai izanen dira. Larunbatean (15:00) "God savehe vieux" frantses antzerkia ikusten ahalko da eta arratsaldekoa jan eta, Xendarineko ahizpak eta Lolita Delmontel Ayral-ek kantaldia eskainiko dute (17:00).
...Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Saint Bernard eskolaren ate idekitze kari: ofizioen forua
Saint Bernard eskolak urtarrilaren 28an (9:00-12:00) ofizioen forua antolatzen du. Egun horren xedea da lan munduaren ezagutaraztea. Lanbide desberdinak deskubritzeko parada emana da: natura eta ingurumena, energia, osasuna, artea eta sorkuntza, komunikazioa, eraikuntza, justizia, kirola, hezkuntza eta beste. Arlo horietako profesionalak hor izanen dira.
Han berean konferentzia antolatua da (9:30-11:00),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016