Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a

Logotipo berria - Bertsu saioa - Xaharranea harategian euskaraz - Kuxkuxtu txaranga - Kaskarotak eta Zanpantzar - Pilota

Urte berrian logotipo berria

Urte berriarekin batera, Herriko Etxea logotipo berria erabiltzen hasi da. Bazen garaia! Azkenean kendu dute orain arte erabili den logotipo baztergarri eta iraingarria, non Urruña izena letra ttipiaz eta bazter batean azaltzen zen. Oraingo honetan Urruña eta Urrugne neurri berean agertzen dira, baina lehentasuna Urruñari emanez, hau da, herriaren jatorrizko eta egiazko izenari. Urrats ttikiek xede handiak ahalbideratzen dituzte. Biba...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a

Amadea elkartearen aldeko gaualdia

Urtarrilaren 28an, larunbat huntan, iraganen da gaualdi hau, egunero Madagaskarren lan egiten duen Amadea elkartearen alde.

Amadea, haurrentzat antolatu harrera zentroak dira: eskolak, ikasle gurasoak, irakasleak, laborari elkarteak, kooperatiba bat, ekoizpenak, formakuntzak, etab biltzen eta eskaintzen dituztenak.

Elkartearen izpiritua, emazte eta gizonek elkarren artean eta elkarrentzat bideratu garapen iraunkorra da.

Gaualdia Sanoki gelan iraganen da (19:30). Beti...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a

Jazz eta pop song musika - Mus txapelketa - Futbolaren "xukruta" - Heriotza - Ate Idekiak

Larrekon jazz eta pop song musika urtarrilaren 28an

Jazz eta pop song musikarekin, goi-mailako kontzertuan parte hartuko dute Alfio Origlio, pianista aparta Europa mailan eta Célia Kameni, hau aldiz jazz munduan den kantarietan hoberenetako bat dugu. Larunbatarekin (20:30), Larreko antzokian gaitzeko ikusgarria eskainia da, Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolaturik. Haueri bi musikari uztartuko dira, Rémi Vignolo kontrabaxuan, baitaZaza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a

Bi biltzar nagusi - Mus txapelketa

Bi biltzar nagusi

Pasa den asteburuan iragan dira bi elkarteren biltzar nagusiak.

Lehena Ur Begi - Ortzirale arratsaldean Latsan iragan dena, 132 parte hartzailerekin, elkarteak gaur egun 200 bat kide kondatzen ditu. Christian Ibarboure kultur axuantak eta Xan Errotabehere lehendakariak ongi etorria egin ondoan, 10 jarduera desberdinen ordezkariek aldizka beren txostena eman dute iragan urteaz: mintzaldiak (A. Errotabehere),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a

Idortea - Donostei - "Markenea" - Kantaldi bertsu saio - Mus - Pilota

Idortea

"Kalamitate" ezagutza erdietsi baitu, jazko idortearen kalteak jasan dituzten laborariek dosierrak bete behar dituzte laguntzen ukaiteko. Xehetasunak Herriko Etxearen baigorry.fr webgunean. Martxoaren 16a da azken epea.


Donostei

Donostei ikastegiak ateak publikoari idekitzen ditu, ibiakoitz huntan (9:00-12:00). Erakaskuntza sailean egiten den lanaz gehiago jakiteko eta barneen bisitatzeko parada emana zaie...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a

2022-2023ko berriak

Trinketeko hotela eta ostatuaren salmentaren baitan, herriko kontseiluak trinket partea eskuratzea erabaki zuen. Lekuaren iraunkortasuna bermatzea eta kirol aktibitateak atxikitzeko helburua du. Trinketaz gain, ondoen den apartamentua herriak erosi du ere, aldagelak muntatzeko.

Funtzionamendua eta lanak kudeatzeko herriko kontseiluak batzorde bat izendatu du. Diru-laguntza dosierra Departamenduko Kontseiluan aurkeztua izan da.

Eiheralde...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016