Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Uztailaren 29koa Izturitzen iraganen dena, Artetxea eta Arberoako joaldunak elkarteek beren gain hartua dute.
Janari, edari eta animazioa segurtatuak dira, nola ez, berezitasun batekin, biper arroltze moleta egileen lehiaketa beharra baita. Parte hartzeko, bakarka edo taldeka, uztailaren 26 arratseko berantenaz izena eman behar da 06-31-64-60-88ra deituz. Biperrekilako arroltze moleta gustukoa ez dutenentzat izanen da beste zerbait eta euskal giroan goxoki...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Otsanzko beila
Urte oroz egiten den bezala, Otsanz kaperako beila iraganen da, ortzirale huntan, 22an, Santa Madalena kari. Meza (18:00) kaperan izanen da. Beila hortara baldin badira oinez joan nahi dutenak abiatzea eginen da Uztaritzeko eliza aitzinetik (14:30), bi orenen bidea nunbait han, Uztaritzeko oihanean barna, zuhurtzia neurriak hartuz bero handia gerta baledi. Senperetik eta Zuraidetik ere beilariak etorriko dira, ohidura duten bezala. Beila on...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Pausuko Bestak
Bestak hilaren 21etik 25era izanen dira. Hilaren 21ean, ostegunarekin: Mus txapelketa Xaia ostatuan (19:00) eta Kantauri abesbatzaren kontzertua elizan (20:30). Hilaren 22an, ostiralarekin: Pintxopote (19:30), ondotik Zarpai Banda, Alaiak eta DJ Bull. Hilaren 23an, larunbatarekin: Haurren Eguna (10:00 À¢'€'" 18:00), haur jokoak izanen dira. Ondotik (19:30) Frikun, Willis Drummond eta...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Ateak hetsiak Lur Berrin ELBrendako!
Joan den astean, uztailaren 12an, ELBko kide zonbait Lur Berri kooperatibaren aitzinean bildu dira, laborantzako lehengaien prezioen gorakada salatzeko. "Gaur egungo prezioen emendatzea espekulazio hutsa da, irabazle bakarrak biltegiratzaileak direlarik" salatu du ELBek.
ELBrendako "hastapenetik, Ukrainako gerla laborantxa sistema produktibistaren bultzatzaileek instrumentalizatu dute, laborantxa...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Iparraldeko Pilota Batzordearen astearen karietara, Irisartarrak pilota elkarteko bi parek finalak jokatu dituzte, uztailaren 14an, Hazparneko plazan. Lehen mailako Etcheto-Arbeletche 30-09 aise nagusitu dira Lau Herriko Dizabo-Lafitteri. Ez arras oren batez, David eta Julen hastetik buru serioski arizanik eta txapela Irisarri aldera ekarriz, gure bi pilotariek sasoi ederra ohoratu dute.
Biharamunean, Senpereko kantxan artekoen mailako finalean, Berrogain-Bidart-ek galdu dute Zaharrer...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Lur'istorioak
Etxondoa etxaldean, Sarde Sardexka elkarteak antolaturik, uztailaren 24an (10:00-17:00), egun osoan tailer pedagogikoak antolatuak dira, CPIE elkartearen eskutik. Itzuli konpainiak "Erromako zubia" ikusgarria emanen du. Baserriko bazkaria izanen da. Egun osoa 6€ balioko du, bazkaria barne, hobe izena emaitea sare.sardexka@gmail.com idatziz.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016