Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Udako sasoian sartuak gira eta erran dezagun idortea hor dugula, bero handien ondotik denbora goxatzen da, baina euri gitu. Lehen ere izan dira holako urteak, baina nire ustez sekulan ez ginuen 43° herrian ukan, aldaketa badela hor ez da dudarik.
Herriko eta Oihansoroko bestak ederki pasatu dira, goizean mezan eta arratsaldean kantaldian eliza bete-betea izan da. Goresmenak antolatzaileri!
Sortze À¢'€'" Denbora...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Ezkontza
Sortzez eta familiaz baigorriarra den Elixabet Mortalena, Aurelien Lapuyadekin ezkondu da, aitzineko ibiakoitzean. Okozeko Kortaldean bizi dira. Goresmenak zueri Elixabet eta Aurelien.
Errugbi
18 urtez petikoen Frantziako taldean aritzeko hautatua izan den Xan Mousques aipatzen ginauzuen joan den astean. Huna "US Nafarroa" berriz ohoratua dela, Max Spring-ekin. Irulegitarra hartu dute japoniarren kontrako zoin gehiagokan parte...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Pilota
Oroitu Iparraldeko pilota batzordearen astea dela, Irisartarrak pilota elkartea bi parerekin etortzen da. Lehenik uztailaren 14 huntan, Etcheto-Arbeletche, Lau Herriko Dizabo-Lafitteren parean arizan dira eta uztailaren 15ean, gure artekoak Berrogain-Bidart ariko dira Zaharrer Segiko Ibarrola-Oronos-en aitzinean (19:00), Senpereko plazan. Gisa guziz, irabazle ala galtzaile, gure bi pareek bai eta Mollon-Bidart gazteek, ondotik Frantziako xapelgoan segituko dute....
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Herriko bestak
Herriko bestak hurbiltzen ari zaizkigu, uztailaren 21ean hasiko dira (20:30). Jostakineko haurrek Pantzo Hirigaraik idatzi "Antton eta Maria" antzerki zatiak emanen dituzte, Peio Berterretche herriko antzerkilari adituak kudeaturik. Ondotik Pantxix Bidart hazpandarrak urtean zehar haurrekin eman kantu kurtsoen berri ukanen dugu. Kulturak izpiritua asetzen badu, ondotik pintxoak izanen dira triparen betetzeko.
Biharamunean usaian bezala zikiroa...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Uztailaren 22an Arrosako plazan zine gaualdia proposatua da (20:30). Lehen partean Baxe Nafarroan eta Zumaian grabatu bi film euskaraz ikusgai izanen dira, azpititulua frantsesez, Safy Nebbou baionar film-egileak eginak.
Lehena Bertzea: "Gizon xahar bat gauaz, iluna eta hotzaren artean mendian dabil, ardi galdu bat ezin atzemanez". Bigarren filma Lepokoa: "Abenduaren 31, Tereza aspaldian ikusi ez duen semea berriz ikustea berantetsia da, Urtats gaua...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Antzuolako bestak heldu den asteburuan!
Berrikitan Aiherrako pestak pasaturik, ondoko asteburuan Antzuolakoen aldi, uztailaren 14tik 17ra iraganen dira. Usaian bezala egitarau aberats eta betea eskaintzen dute, animazio, kontzertu, kantu bazkari eta dantzaldi ezberdinekin. Ohidurari jarraikiz, ostegunean (20:00) dantza izanen da, batez ere herriko kontseilarien dantza, Antzuolako bandera eta ikurrinaren jasotzea. Larunbatean (19:00),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016