Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a

Errobi Festibala

Joan den asteburuan ekitaldi batzuk antolatuak izan badira, ofizialki Errobiko festibala uztailaren 21etik 24a arte iraganen da, Itsasun, ikusgarri gehienak Atharrin izanen dira. Aurtengo lema "Kantuaren beharra", Joxean Artzeren esaldi hau agertzen dela "Zeru goiko izarrek, zelaietako loreek, ba ote dute maite, zu eta nire arteko kantuaren beharrik?"

Julen Achiary festibaleko arduradunak zioen: "Kantua eta botza betidanik Errobiko Festibalean garrantzitsuak izan dira. Aurten, haatik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a

Zuraideko bestak, Martin beti gogoan

Huna herriko bestak hemen ditugula, uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean iraganen dira. 2022ko edizioa, komiteko gaztek Martin Jorajuriari eskaintzen dutela. Egitarau aberatsa prestatu digute 38 zuraidar gaztek, biba horiek!Horra egitaraua:

Uztailaren 21ean, ostegunez hasiz, dantza ikusgarria, Alaiki taldearekin (20:00), kantaldia Bost Axola deitzen den ahots taldea (22:00), Urruñako bost emazte gaztez osatua etaSu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a

Etxerruti kirol gunea estreinatua

Berrikitan Etxerruti, herriko etxalde historiko baten izena, aisialdi gunea estreinatu izan da. Alain Iriart Hiriburuko auzapeza, Marie Pérès elkarte-bizitzarako, Michel Thicoipe hirigintzako eta Pierre Ehuletche bizi-ingurunerako axuantak presente ziren. Hauekin batean Departamenduko hautetsiak, herri auzoetako auzapezak eta senatoreak hurbilduak ziren. Kirol aktibitate gunea izanez, Akitania eskualdeko eta Departamenduko tenis eta futbol arduradunak ere etorriak ziren.

Duela 2 urte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a

Igerilekuan irakurri - Ostiralak oinez - Merkantuz - Ganer hustea - Behi lasterrak

Igerilekuan irakurri

Urririk eta librea da animazio hau, herriko mediatekak eta herriko igerilekuak proposatua, udan agorrilaren 31 arte iraunen du.

-Irakurketa xoko aberatsa bada, 300 dokumentu baino gehiagorekin: eleberri, aldizkari, komiki...

-Jokoetan aritzeko gunea ere familian edo lagun artean jostatzeko.

-Haurrentzat tailerrak (5-9 urte artekoentzat) uztailaren 8, 15, 22, eta 29an (16:00).

Gunea astelehenetik larunbatera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a

Munduari begira erakusketa - Baionako bestak

Munduari begira erakusketa

Didam erakustokian, Lesseps kaian, Véronique de Viguerie gerlako kazetariaren argazkiak irailaren 25a arte ikusgai dira. Afganistanetik... Ukrainara, Ekialde Hurbileko, Hego Amerikako, Afrikako eta Europako hainbat herrialdetan zehar ibili da. Maika Lapouble gidari-erakasleak, uztailaren 23an (18:00-19:00) euskaraz bisita gidatua proposatzen du. Kitorik da, aldiz tokia atxiki behar da


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a

Kermeza ondo

Igande huntan iragan da gure parropiako kermeza, berezitasun zonbaitekin. Lehena usaian bezala askaria, zoinetan ehun bat lagun bildu baita, bigarrena egun hortan Xipri Arbelbide, Bizkaiko semeak bere jubileua ospatzen zuen, 60 urte apezturik, egia erran 62 urte, gaitz horrengatik ezin eginez egonik.

Frantziako itzuliari beha gaude begiak xorrotxik, zoinen bizkar gainean ikusiko dugun atorra horia. Nire partetik deraukat, apezgoaren atorra horia eman lezakela gure herritar Xiprik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016