Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
"Ball-trap" lehiaketa
Larunbatean, uztailaren 16an, Ahaizemendi gainean, ball-trap lehiaketa iraganen da, San Mixel eskolak antolaturik. Goizeko 8 orenetan hasirik arratsaldeko 7ak arte iraunen du. Izenak tokian berean emaiten dira eta sari asko izanen dira irabazteko. Tokian berean jatekoa eta edatekoa aurkituko da. Xehetasunentzat deitu 06-48-38-19-80.
Lak'arte erakusketa
Igandean, uztailaren 17an (17:00 - iluna arte),...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
EuskarAbentura
Mauletik abiatua den EuskarAbentura, joan dena astean Donibane Garazitik pasatu da. Triki doinuz karrikak alaitu dituzte. Ibilaldi horren xedea da Euskal Herriko gazteak saretzea, elkar ezagutu egunero herriz herri oinez ibiliz, lekuen eta historiaren ezagutzeko parada emana zaie. Ekimen horretan 128 gazte dira ibilki, uztailaren 21ean Getxora heltzeko.
"Ene ondarea margotzen dut" lehiaketaren sariak
Bigarren urtea...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Proxibus autobusa
Uztailaren 4tik haste Proxibus autobusak bere egitaraua aldatu du, gehiago tokitara heltzeko. Orain arteko itzulien gainera zerbitzatuko ditu San Mixel auzoa, Landagoien eta Etxehasia. Egunean itzuli gutiago izanen dira halere. Baliatzaileek segitzen ahalko dute orain arteko harpidetza txartel berarekin. Tenorentzat eta argitasun gehiagorentzat kontsultatu Herriko Etxeko webgunea.
Bidetako lanak
Uztail erditik...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Sarrionandiaren mintzaldia Xaian
Hilaren 14an, ostegunarekin, (19:00) Joseba Sarrionandiaren mintzaldia izan da Xaian. Gaia: Habanako gaukaria, bere azken trilogia. Ondotik afaria iragan da. Antolatzailea: Baleak elkartea.
Tximi-Txamaren kantu ikastaldia.
Hilaren 18tik 22ra, (10:00-12:30). 7 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Prezioa: 60 euro haur bakoitzeko eta 100 euro familia bereko birentzat. Euskaraz eta frantsesez....
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Mixel Garicoits sainduaren hatzetan
Bi urtetarik antolatzen den Betharramista gazteen nazioarteko elgarretaratzea kari, hogoi bat betharramista gazte Amikuze eta Oztibarrera etorri dira. Beren fraile formakuntzaren lehen zatia gutartean bururatu nahiz.
Fraile gazteak eta beren formatzaileak Thailandia, India, Afrika (Boli Kosta), Hego Amerika (Paraguai eta Argentina) erresumetatik zetozen.
Aita Laurent Bachok (Betharrameko bikario jenerala) eta Aita Joseph...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Zuraideko bestak, uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean.
Herriko bestak hurbiltzen ari zaizkigu eta aurtengo edizioa Martin Jorajuria zenari eskaintzen diote, Laminak Zuraideko komitekoek: "Zuri, azken lau urteetan umore ona, bizi-poza, txiste onak eta irribarre iraunkorra partekatu dizkiguzulako. Zure inplikazioa ezin hobea izan da, beti laguntzeko prest. Baginakien aurten bereziki gure herriko pesten eta honekin doazen zer ikusien beha...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016