Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a

Amotzeko bestak - Oihan pedagogikoaren estreinaldia - Elkanoren itzulia Xabier Lopezen ikuspegitik - Kabalen primak

Amotzeko bestak

Senpereko auzo hunek bere bestak ospatuko ditu uztailaren 14 eta 17 artean, Santa Madalena ohoratuz. Larri-larria: uztailaren 13an gaueko ball-trap, 14an Amotz Raid lasterkaldia, ostiral 15ean arratsean trinketean esku-huskako finalerdiak, zintzur bustitze eta Holako Deluxe taldearekin zikiro animatua, gaitzeko menuarekin: tripotx biperrada, bildoskia ilarrekin, gasna eta deserta, arnoa kafea eta ondokoa, 22€tan. Larunbat 16an, goizean petanka, gero...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a

Eskoletan - Irakur eta irakur

Eskoletan

Uda huntan bada eta izanen da mugimendu Ziburuko eskoletan, gisa hartako obrak ere akuilaturik. Joan den egunean untsa besta pollita muntatu dute Gurutze-Gorrikoan, horko eskola publikoa alde bat zerratzen-eta, bulta huntan erabaki bezala. Mariñela auzoaldekoarekin batetaratzeko. Bi gela ziren bakarrik gelditzen Kurutze-Gorrian, horiek dira beraz hetsi. Ikasle, erakasle eta buraso denek elgarrekin egin dute besta, oroitzapen frango harrotuz. Egoitza hori...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a

Harrizko zubiko pesta

Urteak joan, urteak jin, bi urteko pausaldiaren ondotik aurten ere udako gure hitzordu nagusia eskaini nahi dautzuegu, uztailaren 23an, larunbatarekin, "Harri zubiko" pesta.

Bazkari, musika, kantu, dantza, bertsulariak, zozketa, toka txapelketa, haurren xokoa eta taloak izanen ditugu nagusi.

Goizean, bertsuak Pilota plazan (11:00), zintzur bustitzea Harrizko zubian (12:00) eta ondotik bazkaria helduentzat 25€tan eta haurrentzat menu berezia 5€tan. Helduen menua: xingar eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Arberoako Ostiralak - Etxebizitzari buruz bilkura

Arberoako ostiralak

Uztailaren 8tik agorrilaren 26ra, Aiherra, Izturitze, Donamartiri, Donoziri herrietarik batean (aldizkatuz) ostiral arrats guziz animazioak izanen dira, lekuko jendearentzat, bai eta hemen gaindi ibiliko diren udatiarrentzat. Helburua jendeen arteko harremana sustatzea bada, antolatzaile elkarteek beren burua ezagutarazteko parada ezin hobea ukanen dute.

Izturitzen iraganen dira, uztailaren 29an (20:00), Artetxea eta Joaldunak elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Arberoako ostiralak - Mutxiko gaualdia - Lan eskaintza

Arberoako ostiralak

Donamartiri, Donoztiri, Aiherra eta Izturitze herrietako elkarte eta hautetsiek bultzatutako gogoeta kolektibo baten ondotik, gure ibarreko animazio proiektua sortu zen. Lehen hitzordua eskaintzen da, beraz, uda huntan zehar: "Arberoako ostiralak".

Ostiralero, txandaka, herri bakoitzean, animazio bat proposatuko dute elkarteek. Lagunarteko une bat pasatzeko, elkartzeko, elkar ezagutzeko, gure herrien arteko kohesioa sendotzeko gogoari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Desberdintasunaren kontzientzia - "Imazighen" erakusketa

Desberdintasunaren kontzientzia

Sainte-Eugénie elizan, uztailaren 8an (20:30), Bernard De Monck d'Uzer eta Rotary klubak kontzertu bat antolatzen dute, "haur ezberdinen" garapenerako. Bildua izanen den etekina "Caravague" elkarteari emana izanen da.

Aitzinetik hiriko turismo bulegoan txartela hartzen ahal da edo egunean berean sartzean (19:30). Prezioa 20€, 18 urtez petik kitorik.


"Imazighen"...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016