Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Irakur eta irakur - Merkatua

Irakur eta irakur

Jaz bezala, Herriko Etxea sustatzaile, mediateka partaide nagusi, sail berezi bat akuilatzen da jendea deituz irakurtzen artzera, bereziki haurrak eta gazteak, eta hori kasik lau astez, uztailaren 23a arte. Lehen hitzordua ja iragana Iturri-Baita egoitzako baratze ederrean. Erakusketa bat muntatua bestalde kondaira marraztuak nola moldatzendiren. Beste hitzordu asko, ibilaldiak ere ba herrian gaindi, errextasun frango liburu anitzen eskuratzeko,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Antso Azkarra antzerkia

Makeako bestak ere hurbiltzen ari dira, ondoko astean xeheki egitaraua emanen dugu. Aldiz oraindanik aipatu behar da, uztailaren 23an, larunbatarekin (20:00), "Antso azkarra eta Miramamolinen esmeralda" Antton Lukuk idatzi antzerkia, Ezker Paretan ikusgai izanen dela.

Antton Lukuk, antzerki hunekin "Donostia Hiria" literatura saria eskuratu zuen, ez dena sekulan taularatua izan.

Jostakin antzerki taldearen 20. urteurrena kari, garai hartako 14 jokalariek berriz taula gainera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Beti Gazte À¢'€'" Eskubaloia - Errugbia 50 urte - Pilota

Beti GazteÀ¢'€'" Gan den larunbatean taldeak bigarren elkarretaratzea egin du, Pikasarria jatetxean. 62 kide baziren etorriak elgarrekin memento eder baten pasatzeko, Jean-Jacques sukaldariak jateko onak eginak eta ongi zerbitzatuak. Euskal kantu batzu kantatu dituzte eta 5ak aldean denak beren lekuetara joan dire estomaka ongi betea. Jeannot lehendakariak, elkartearen partez denak eskertu ditu. Aurten azken elkarretaratzea, Zugarramurdiko Azketa jatetxean hazilean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Euskal dantzak ikasi

Errobi ikastolako "Euskaraz Bizi" taldeak, uztailaren 4tik 8ra euskal dantzak ikasteko posibilitatea eskaintzen du, Mutxikoak, Fandango... eta Arin-Arin. Ikastaldia deneri idekia da, 8 urtetik goiti. Prezioa: heldu bat 40€, heldu bat eta haur bat 55€ eta 2 heldu eta 2 haur 80€ gostako da.

Izen emaiteak, 06-03-28-56-51 edo koxk@hotmail.fr bidez egin litzateke.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Aeromodelismo erakusketa - Lau egun mendian autonomian, euskaraz!

Aeromodelismo erakusketa

Itsasuko ACBL elkarteak aeromodelismo erakusketa antolatzen du, igande huntan, uztailaren 3an, Itsasuko aerodromoan, Urzumun. Ikuskizuna publikoari idekia da eta sartzea urririk izanen da. Frantzia hego-mendebal zabaletik hegazkin modeloko pilotuak etorriko dira eta beren hegazkin, planeatzaile eta helikoptero modelo ederrenak aurkeztuko dituzte hegaldian. Erakusketa egun osoan iraganen da (9:00-12:00 eta 14:00-17:00).

Lau egun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Leon Dongaitz pala txapelketa - Iparra-Hegoa - Urruña adizkari jokoa - Libertaterako sua mendietan -Euskarabentura

Leon Dongaitz pala txapelketa aitzina!

Apirilaren 29an izan zen lehen partida eta orduz geroztik egunero, arrats aldean, partida bat jokatzen dute. Agorrilaren 5ean, larunbatarekin, finalak egiteko asmoa dute. 65 bikote osora, neskak eta mutilak, hiru mailatan banaturik. Ekainean zehar ere, partida bikainak ikusteko aukera ukanen dugu.

Iparra-Hegoaren pregoia Segurako bestetan

Ekainaren 23an, ostegunarekin, eta Donibane Besten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016