Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Adinekoen bazkaria

Joan den ostiral eguerditan egin dute 65 urtez goitiko herritarrek beren arteko bazkaria Iparla jatetxean, Herriko Etxeak gonbitaturik. 70 bazkaltiar dira bildu, berekin zituztela Jean-Michel Anchordoquy auzapeza eta Aña-Mari Sabarots hautetsia. Erran gabe doa gutiz gehienek handizki preziatu dituztela mahai gaineko janari-edariak. Holakoetan okasione pollita ere da elgar hobeki ezagutzeko, batzu eta bertzen istorio eta anekdotak kondatzeko edo entzuteko. Atsegin hartu dute. Eskerrak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Erakusketa

Bardozeko "Foyer Rural"-ek urtero antolatzen du erakusketa bat, uztailaren 1ean hasiko dena, 17a arte. "Bardoze zerutik ikusita - Gure herriari begirada berria" deitua, Salha jauregian iraganen da. Helburua da publikoari Bardoze herriaren ezagutaraztea, paisaiak eta esklusiboetan inprimatutako argazkien bidez.

Uztailaren 1ean estreinaldia eginen da (19:00).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Eiheran ate idekitze - Amikuzeko ikastolaren dokumentala - Udako arte ikusgarria, Uhartehiriko jauregian

Amenduzeko Eiheran ate idekitze arrakastatsua

Denbora euritsua izanik ere, joan den igandean Amenduzeko Eiheran bizpahiru ehun lagun pasatu dira, bi urtetarik egiten den ate idekitzean. Gehienak Iparraldetik etorriak baziren, Hegoaldeko batzu ere ikusi ditugu. Jean-Claude Mailharrin eiheraren jabeak, Dominique Mirailh-en laguntzarekin, eihera baten lekua eta eragina...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Ezkontza - Dolu

Ezkontza

Iparrean bizi diren Anais-Jeanne Etxeberri eta Julien Urrutia berriki ezkondu dira.

Bizitza zoriontsua izan dezatela!

Dolu

Azken egoitzara lagundu da Irene-Cyprienne-Jeanne Fourgeau 75 urtetan.

Dolumin bizienak haren familiari.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Ezkontza

Apezetxeko Pierre Bordenavek espos laguntzat hartu du, Peyrehorade aldeko, Lea Balthazar.

Baionan bizi da bikote gaztea. Nahiko zoriona haiei!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Aheztarren egunak

Uztailak 9 eta 10ean Ahetzeko Krapa gunean "Aheztarren Egunak" iraganen dira.

Uztailaren 9an, larunbatarekin (20:00), Primadera dantza taldeak "iiKUSGARRIA" deitu sorkuntza aurkeztuko du, Ahetzeko Krapa ihiztarien ttattolan iraganen da.

Sartzea 10 eusko/eurotan izanen da, erreserbatzeko edo(ta) xehetasun gehiago ukaiteko 06-71-64-03-61 deitu edo primaderadantzataldea@gmail.com.

Alhorga lasterketa, uztailaren 10ean, igandearekin...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016