Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Elkarrekin tren-bide garraioa - Bidasoa aldeko herritarrak trabatuak

Elkarrekin tren-bide garraioa

"Elkarrekin" ibiltzeko gunea Hendaiako geltokian estreinatua izan da. Hor ziren: Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Jean-François Irigoyen Mugikortasun sindikatuko presidentea, Joseba Erremundeguy mugaz-gaindiko delegatua, Alain Rousset Akitania Berriko presidentea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jean-Jacques Lasserre Departamenduko presidentea eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza. Philippe Le...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Oinezko Ibilaldi gormanta - Abisuak

Oinezko Ibilaldi gormantak eta pollitak!

Joan den igande goizean, eskola giristinoko burasoek gomita eginik, denbora hauta ukan zuten mendizaleek, Aiherrako kaskoak eta zola ederrak ezagutzeko eta Pirinioetako mendiak hurbiletik ikusteko, hots bista ederra gozatzeko. Biziki ongi seinalatuak ziren bidexketan barna ibili dira oinezkoak. Haurrak kondatuz, 250 lagunek parte hartu zuten proposatuak ziren 6, 13 edo 17 kilometroko ibilbideetan....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

San Josepe eskola - Korrika etekinak - Sara Oinez - Pilota

San Josepe eskola

Beren eguna zuten errearoaren 25ean larunbatarekin, arratsalde apalean haurrak hasi dira beren erakusketa emaiten. Gauza ederrak egin dituzte, partikularki handienek, bainan ttiki horiek ere poliki arizan dira. Eskola emaileek eta haur atxikitzaileek merezimenduak badituzte, haur guziekin lan handia ibili baitute, holako erakusketa baten eskaintzeko. Ondotik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Arrabestak

Hoztako arrabesten berri ukan dugu. Uztailaren 10ean iraganen dira: tokiko mozkinekin merkatua (10:00), Bunuztar Xoriak (11:00), Galtxetaburu eta Etxekopar (12:00), ondotik bazkaria.

Arratsaldean: "Bat Bi Irri" tindu-tailerra, 4-12 urte artekoentzat (14:30), Etxetaburu ikusgarria (16:00), Txost! (17:30), Frikun (19:00) eta DJ Elepunto (21:00).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Sortze - Herriko bestak

Sortze

Auzo herritik etorri zaigu berri ona. Luhuso Lauxaeneko Xabi Jorajuriak eta Laurie Larrouquisek ongi etorria egin diote beren bigarren haurari. Oihan semearen ondotik, hara beraz Alma alabañoa. Agiantza zoriontsuenak desiratzen dizkiogu sortu berriari. Goresmenak aitameri. Eta ez da erraitearen beharrik bi aldeetako aitatxi-amatxiak ere zoin uros diren.

Herriko bestak

Uztailaren 13tik 18ra iraganen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

Diru laguntza gehiago - Japonia hor dugu

Diru laguntza gehiago

Herriko Etxeak erabaki du heldu den irailetik goiti diru laguntza berezi batzuen emaitea, kasuak aztertuz, hiru urtez azpiko haurrak badituzten familieri, haurra izan haurtzaindegian edo beste nunbait tokirik ez bada haurtzaindegian.

Bestalde, herriko kontseilua bildu da eta hor ere laguntza gehiagoren emaitea erabaki da. Eskoletako jantegietan bazkaria euro batean izanen da diru sartze gutti duten familientzat. Denentzat ere ez da behin...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016