Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Bi heriotze
Joan den aste hondarrean zendu da Jean-Paul Darguy gure herritarra. 77 urte zituen. Ehorzketa elizkizuna astearte goizean Itsasuko elizan iragan da.
Bestalde joan den larunbat arratsaldean zendu da Angel Aguerrebere Nemours, Leizetako Bordako Angel. 62 urte bete gabeak zituen oraino. Ihizi-aldi batean zegon lagunekin, eta bere burua ez untsa sentiturik etxera sartu nahi ukan du. Baina ez du etxera heltzeko astirik ukan: infarctus edo bihotzeko batek...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Heriotze
Viviane Camu 60 urtetan zendu da. Bere senarrarekin, Urepelen Otxartean zonbait urte bizi ondoan, Aldudera jin ziren Attalainean beren egoitza berek eraikirik. Ehorzketetako meza asteartean Urepeleko elizan iragan da.
Jakinarazia izan da, René Bégu 81 urtetan zendu dela. Denboran, Alduden guarda kontu bizi izan zen, familia batekoa zen. Zonbait herritarrekin beti harremanak bazituen.
Doluminak Camu eta Bégu familieri....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Amara etxegunea
Eric Spitz prefeta Zokoan zen joan den egunean sustengatzea eta laguntzeagatik etxegintza proiektu berezia, Amara deitua duten etxegunearena. Portu hegi hortan izanki eraikin xaharra luzaz estaduaren kondu egona, gehienik puskategi bezala baliatua. Aspaldian hutsa. Ziburuko herria eta Euskal-Elkargoa partzuer dena arramoldatuko dute sozial mailako hamabi bizitegi berri hor kokatzeko...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Azken denbora hauetan, eskuin eta ezker mobilizazio desberdinak antolatuak dira espekulazioa salatzeko, izan etxe edo(ta) lur-salmenta prezio ezin jasangarriak direla. Joan den astean, argazkian agertzen den bezala Lekornen ardi tropa da salgai den etxe baten teilatura igan. Ardiek ere gaurko egoera salatu nahian?
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Obrak...
Oinezko eta txirrindulariendako lehen gune goxoaren egiteko obrak abiatu dira aste huntan. Bi hilabete iraunen dute: Xapitalia kirol zelaiko parkinetik, Zapatainen karrikaraino joanen da gune hori. Erran gabe doa trabak izanen direla zonbait denboraz, guneka bi aldetara betan ibiltzeko ordez, autoak aldizkatuz ibili beharko dira. Gune horren apailaketa bereziki gazte eta familieri zuzendua da. Obrak apiril erditsutan bukatzekoak dira.
Ate...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
"Baionako ihauteriak 800 urte baino gehiago"
Otsailaren 12an, larunbata (17:00), "Baionako ihauteriak 800 urte baino gehiago" deitu mintzaldia, Euskal Museoan emana izanen da. Thierry Truffaut antropologoak, ihauterietan aditua, azalduko ditu
euskal kulturaren hitzordu saihetsezin horren jokabideak zein diren. Dokumentu zaharretan oinarrituta, 1289tik gaur arte diren ohidurak erakutsiak izanen dira.
Baionako Herriko Etxearen partaidetzarekin antolatua da,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016