Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Luis XIV plaza San Mixel kolegioak alaitu
Kanboko San Mixel kolegioko 200 kantariz osatu Colibris koruak, Luis XIV plazan Beethoven-en "Le bolero" eman du, gorputza instrumentu gisa erabiliz, Nelly Guilhemsans musika erakaslearen gidaritzapean. Kilika konpainiak ekoiztu Maurice Ravel-en itxurako txotxongiloa ondoan zuten.
Euskarazko animazioak
Lehen hiruhileko huntan euskarazko hainbat hitzordu Donibane Lohizunen antolatuak...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Beti Gazte elkartearen bulegoa urte guziz bezala bildu da, Denen Etxean duen gelan. 2022ko urteko manifestazioak nola antolatu aipatu dute. Badu 2 urte ez dituztela behar den bezala egin, pandemiarengatik, bainan aurten espero dute egitea usaiako elkarraratzeak. Horretako datak finkatu dituzte: biltzar nagusia bazkariarekin apirilaren 2an larunbatez, Lur Berri gelan, 2. gertakaria errearoaren 25ean eta 3.a hazilaren 5ean beti larunbatarekin. Non egin ikusi beharko da....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Heriotze - Iragan larunbatean ikasi dugu Beñat Garat gure herritarraren heriotza. 66 urte zituen eta Panekau auzo huntan bizi zen. Ehorzketa elizkizuna iragan da Kanboko elizan joan den astelehen goizean. Familiari gure doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.
Leire Iribarne
Ez dezakegu aipatu gabe utzi Euskal Herri osoa doluan emaiten duen Leire Iribarne gaztearen heriotza. Engoitik itsasuarrek badakite Olhako Denise dela...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Aurtengo mus xapelgoaren konduko zoingehiagoka otsailaren 6an iraganen da. Partidak igande egun osoan jokatuko dira: goizean (9:30-12:30) eta arratsaldean (14:00).
Lekuan berean bazkaltzen ahalko da, 15 eurotan.
Bereziki bazkariarengatik, izena ostiraleko emaitea hobe da, deituz 05 59 29 66 16.
Xantza on deneri!
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Urtarrileko azken asteburuak ekarri ditu ere Ezpeletako feriak. Baldintzapean iragan direnak, giroa gisa hartakoa izanki denek dakigun bezala. Bildu da halere heinbat jende, lehenik larunbatean, zaldi eta pottoka andana eder batekin, bai eta igandean. Umore ona denetan eta nola ez herriko jatetxe horietan.
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Joan den astean aipatu bezala Herriko Etxeak urte hastapen huntan herriko aldizkaria agertu du.
2021ean egin obrak - Herri guzietan bezala, etxeen helbideak aldatuak edo aldatzen ari dira, kontseiluak erabaki du izen plakak euskaraz bakarrik izanen direla. Hautu horren bidez, Luhusoko herrian euskara berriz erabiltzea nahi du. Bestalde, etxeen izenak euskaraz izanez, logikoa iruditu zaio horrela agertzea. Abisua zabaltzen du, bere etxe aitzinean plaka...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016