Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Hauteskunde legislatiboak
Lehen itzulian: bozdunak 5.442, bozkatzaile 2.772, zuri 38, bali 2.716. Vincent Bru 612 boz, Peio Dufau 581, Tom Dubois 459, Monique Becker 370, Bertrand Soubelet 231, Philippe Jouvet 90, Christiane Neel 97, Marielle Goischel 88, Fabrice Sebastien Bach 79, Kevin Briolais 63, Mathis Tenneson 25 eta Jacqueline Uhart 21.
Bigarren Itzulian: bozdunak 5.441, bozkatzaile 2.621, bali 2.310. Vincent Bru 1.290...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Heriotze: Haranburuko Jeanne Noblia
Joan den astean zendu zen Jeanne Noblia Haranburukoa. 82 urte zituen. Joan den azaroan minbizia deklaraturik, geroztik akitua zen, baina etxean zegoen, azken 2 asteak arte. Auzoentzat biziki ona, maite zuen denbora hartzea hauekin bi solasen egiteko. Bere burua joaiten ikusi du. Emazte airosa eta lagunkinaren oroitzapena uzten dauku.
Haranburua Hergaitze auzaldean...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Bozak - Saran ere boz emaile gutti, %56ek ez dute bozkatu. Vincent Bruk 526 boz, Tom Dubois Robin-ek 313 boz. Hauteskundeak pasatu dira, orain aski dute lanean guretzat ongi aritzea, denek espero dugu.
Sara Oinez - Har Hitza taldeak, pandemiaren ondotik, mendi ibilaldia berriz antolatua du, errearoaren 26an igandez. Izen ematea Lur Berri gelan (6:30-8:00), abiatzea 7:00ak eta 8:00ak artean eginen da. Parte hartzea 12€. Ibilaldia Lur...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Plaza laxoa
Aste hondar bero huntan, gazte ala zaharrek partida garrantzitsuak jokatzen zituzten. Iparraldeko pilota batzordearen kontu gure adinekoetan eta final-hamaseirenetan, hirugarren mailako Poutçou-Hourcade anaiek aise galdu dute Urruñarrak parean aitzinean. Bigarren mailako Etchevers-Chamalbidek ere 20-30 galdu dute Noizbait-en parean. Orain Roger eta David-ek gelditzen zaien bi partidetarik bat irabazi behar dute, nahi badute heldu den urtean ber mailan...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Legebiltzarreko hauteskundeak
338 hautesleetarik 186ek boza eman dute,%55,03 (lehen aldian 195), xuri: 18, baliogabe: 2.
Sandra Pereira-Ostanel 86 boz%51,81 (lehen itzulian 33 boz); Florence LASERRE 80boz %48,19 (lehen itzulian 47).
Bozka eremuan Florence Lasserre (Macrontiarra) da haatik nagusitu, bozen%54,40a eskuraturik. Orain artinoko deputatu berarekin segituko dugu beraz.
Artetxean
Aktibitate edo jardunaldiak...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Estazio meteorologikoa Abbadian
Aurten Abbadian estazio meteorologikoa plantan ezarria izan da. Internetez denbora errealean agertzen diren datuak, ingurumenaren eta biodibertsitatearen zerbitzura erabiliko dira.
Sailkatua den Natura Eremu Sentsible huntan, Larretxea baserriaren ondoan, hainbat eguraldi sentsore jarri dira, baldintza bat betez, monumentu historikoa den Abbadiatik ikusia ez izaitea.
Bildu datu guziak herriko arduraduneri transmitituak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016