Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Pierre Erramoun: "12 ofizio eta 13 miseria"


Pierre Erramoun sortzez irulegitarra baldin bada, aspaldiko urteetan Azkarate Jauberrian bizi da, Maria emaztearekin. Laborantzaz gain, udako aterpeak alokatzen dituzte, heldu diren udatiarrekin lotura sendoa sortuz. Horietarik bat, Pierre Michel Krasnakoutsky, duela urteak lehen aldikoz Jauberrira etorri zen eta Erramoun familiarekin lotura azkarra sortu zen, uda guziez bere hurbilekoekin Azkaratera bakantzetara etortzen direla.

Nola Pierre Erramoun kontalari fina den,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Diputatu bozak Amikuzen - Ate idekitzeak Amenduzeko Eiheran - Eleberri labur lehiaketa - Musikaren besta

Diputatu bozak Amikuzen!

Huna zoin izan diren diputatu bozetako lehen itzuliko emaitzak Amikuzeko 27 herrietan. Parte hartzea %57,15ekoa izan da, 2017an baino 5 puntu gutiago. Gutienik bozkatu duen herria Uhartehiri izan da (%47,09) eta gehienik egin duena Ostankoa (%68,18).

Amikuzen, Trounday (Ensemble) lehen ateratzen da 1.414 bozekin (%32,5), 2017an Corregek egin zuen emaitza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Heriotze - Ezkontza - Hauteskundeak - Gilles Mocho buruzagi - Zinema - Goxoki etxean

Heriotze

Joan den astean, Pokoineko Marianne Inçaurgarat (Etchebehere sortua Makean), pausatu da 89 urtetan. Ezindurik, Babé alabaren etxean ereman ditu bere biziko azken urteak, Arrosan. Gure dolumin bizienak Babé, Michel eta René seme-alaberi.


Ezkontza

Baigorriko Valerie Arreche eta Thomas Figues bere bizilaguna, joan den ibiakoitzean esposatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Ikastolaren besta larunbatean - Ziber-erasoak

Ikastolaren besta larunbatean

Larunbat huntan iraganen da Azkaineko ikastolaren 50. urtebetetzeko besta. Gertakizunak 11:00etatik goiti hasiko dira, haurrak dantzan Go!azen telesaileko Asier Burgueterekin. Eguerditan denentzat mutxikoak izanen dira. Ondotik Distopia elektrotxarrangak aperitifa alaituko du, bazkaria Xurion zerbitzatua izanen da. Tokiak: Alboa, Plazan eta Xoko Ona ostatuetan hartzen ahal dira, 20 eurotan. Herriko hiru eskoletako haurrak eta elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

"Denen besta"


Ekainaren 19 huntan dugu Sacré Coeur eskolak antolatzen duen Denen Besta. Denak gomitatuak gira, eguerditerditik landa zintzur bustitzera, ondotik paella eskainia izanen zaigu 19€tan. Haurrak ez dira ahantziak izanen, heientzat menu berezia pentsatua baita.

Hobe tokia aitzinetik atxikitzea, telefono huntara deituz 05-59-93-85-05 edo mailez écoleprivée.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Bestak hurbiltzen ari!

Bestak hurbiltzen ari!

Ekainaren 23an herriko bestak hasiko dira Izaroren kontzertuarekin (21:30), igandean suzko danborrarekin bururatzeko.

Donibaneko suak elizaren aitzinean eta Luis XIV. plazan ekainaren 25ean iraganen dira (22:00). Biharamunean meza (10:00) eta ondotik aurresku dantzatua izanen da. Donibandarren bazkariak segida hartuko du, merkatuan karpa azpian (13:30).

Egun guziez karrikak animatuak izanen dira, dantzaldiak Luis XIV. plazan iraganen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016