Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
"Geltokian hitzordua" 9. edizioa
Malandain balletak antolatu "Geltokian hitzordua"-ren 9. edizio, ekainaren 8tik 19a arte iraganen da.
Aurtengo hitzordua, elkartasuna, herritartasuna, familia eta Arte eta Kultura Hezkuntzaren seinale pean ezarri nahi ditu. Bost egunez dantza ikusgarriak, bisita gidatuak, konferentziak, haur eta helduen tailerrak proposatuak dira.
Gertakariaz baliatuz, Ukrainako gatazkaren biktimen aldeko ballet ikusgarria eskainiko du,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Harri Xuri gelan, ekainaren 11n, Tximi Txama gazte koruak, Printze Ttipia St Exupery-ren obra emanen du, euskaraz (17:30) eta frantsesez (20:00). Antzezlan musikala sortu du, antzerki, kantu eta dantza, gazteek beraiek dena egiten dute. Musika osoki idatzia izan da, kantuen hitzak liburutik hartuak. Pertsonaia nagusiak bakarka kantuz ari dira. Abesbatzak 2 edo 3 ahotsetan moldatutako kantuak kantatzen ditu.
Tximi-Txama abesbatza, profesionalez inguratua da, antzezlan...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Liburu eta disko azoka
Biziki untsa iragan da, jendea hurbildu da, hor ziren erakuts-mahaietan ziren liburu eta diskoen begiratzera eta erostera. Horrez gain antolatzaileek bazuten programazio aberatsa aurreikusia, horietan Janbattitt Dirassar gure berri emailea eta Amaiur Epher idazle gaztearen arteko solasaldia, arrakasta ukan duena, bakoitzak bere esperientzia kontatzen zuela. Mintzaldia bururatu eta, pausaldi ttipi baten ondotik ziburutar kazetari-idazleak sorpresa...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Dolu
Manix Lapeyrade, denek Manix Ganga deitzen ginuena, zendu da 90 urtetan. Erran ditaike Baigorriko figura bat zela Manix, denek maite ginuena. Gaztaroan, zonbait urtez Amerikan egonik, armada Aljerian eginik, gero bere bizi guzia Gangako etxaldean iragan zuen, laborari artzain gisa. Baigorriko elkarte bizian ere frango engaiatu zen luzaz, musikari edo dantzari gisa bereziki. Oroituko gira ere...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Errugbia: Errearoaren 28an larunbatez, Elorrioko zelaian (Bizkaia) Sarak finala irabazi du. Elorrioko taldearen kontra ari zen. Izigarriko partida zaila izatu da, 80 minutetan hamarna berdin ziren, luzapenean Elorriok entsegu bat sartu du 15/10... Sarak ostiko bat 15/13. Azken minutuan, Sarak ostiko bat eman du eta 16/15 garaile atera da. Bi taldek merezi zuten irabaztea, baina Sarak izatu du ohore hori. Beraz bi urtez...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Sagardo eguna
Ekainaren 11n, Baleak elkarteak, herriko elkarteekin batera, "Sagardo eguna" antolatzen du, Errepublika Plazan (18:00). Euskal Herriko sagardoa, bertako sagarrekin ekoiztua, talo eta pintxo dastatzen ahalko dira. Peñakarrikano eta Odei Barroso bertsulariek animaturik.
Antzerki pieza: eskola jazarpenaz ohartarazteko
Irandatz kolegioko 4. mailako 23 ikaslek Gaztelu aretoan, ekainaren 9an, eskola jazarpenari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016