Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Herriko pestak: ekainaren 17tik 20ra
Primaderako kontzertuen ondotik, horra herriko pesten urtaroa hor dugula. Aurten ere, duela 3 urte bezala, aste bat Hazparneko pestak baino lehenago iraganen dira. Gazteak prestaketa lanetan izanki eta, batzu etxe inguruak ezin bururatuz, besteak propaganda segurtatu beharrez prentsarekin hitzorduetan eta beste batzu afixa edo esku-orri banatzen, laster jinen delarik oihalezko aterbe handiaren muntatzeko tenorea. Hots gazteak...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Jazz' in collège: ekainaren 10ean
Departamenduko lau kolegioetako gazteak (Bokaleko Henri Barbusse, Donapauleko Amikuze, Salbatoreko Reine Sancie eta Hazparneko Elhuyar) aurten berriz iganen dira taula gainera "La fugue irlandaise" lemapean hautatu dituzten kantuak emaiteko. Bi neraberen ibilaldia, Erdi Aroko Irlandan barna kondatzen dute, Pierre Feillens musika erakasleak osatu obra hortan. Orkestra polifoniko batek lagunduko ditu eta lan hortan trebatu dituzten hiru...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Herriko kontseilua
Herriko kontseilua ekainaren 8an, asteazkenez (19:00), Bil Toki gelan iraganen da. Hauek izanen dira aipagaiak:
-2022ko martxo eta apirileko herriko kontseiluen akten onarpenak.
-Herriko langileen lanpostuen aldaketa: ATSEM postu baten sortzea.
-Herriko langileak: gizarte-ekintzako laguntzen eguneratzea.
-Baitezpadako aitzin bitartekaritza hitzarmenaren kide izatea.
-Mari-Luisa Erdocio Etcheverry baratzea antolatzeko...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegunekoa Lapurdin. Huna aho batez onartu aipagaiak:
-2022ko herriko prezioak.
-Hartzeko baliorik gabekoak hil gisa onartzea.
-Departamenduan hirigintzarako arkitekturarentzat laguntza misio hitzarmena.
-Uda leku elkarteari diru laguntza emaitea.
-Herri eta erakunde publikoen artean gizarte batzordearen sortzea.
-Lurraldeko gizarte batzordean langile ordezkarien kopurua finkatzea.
-Formakuntza...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Ballet handienak Larrekon
Larunbat huntan, ekainaren 11n (20:30), Larreko kulturgunean erakutsiak zauzkigu lau ballet klasiko handiren zatirik ederrenak. Hala nola, "Zisneen lakua" Txaikovskyren obrarik ezagunena, "Coppelia" Hoffmanen ipuinean inspiratua, "La Bayadère" ezinezko maitasunaren eta ekialdeko ametsen sinonimoa eta "Don Quichotte" benetako dantza besta, nun nabaritzen diren xarma espainiarra eta birtuosoan distiratsua. Cala Valdes Ballet akademiako ikasleak...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Erien berri - Erieri bihotzetik gure sustengua eta sendatzeko mezua igortzen dizkiegu. Lau-bost badauzkagu arta-etxe horietan edo pausa-tokietan. Kuraia atxik dezatela!
Besta Berri - Gure gazteria iratzartu da eta oldarrean partitu, lehengo ohidurak berme Besta Berri eta Otaba egunen ospatzeko, beztimenda berezietan, meza eta bezpera, Kristo erregeren ohoretan. Besta Berriz mezak Iholdin eta Heletan (10:30) iraganen dira eta Armendaritzen (16:00)....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016