Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Espekülazioren kontra


Lakarriren ondotik, Mitikile. Xiberoko etxeen prezioak goiti eta goiti ari dira, espekülazio ühaina

geroago eta azkarrago da, kolektiboki antolatü dira horri bühürtzeko.

Mitikilen salgei den etxe bat espekülazioaren adibide ezinago argia da: 2019an 240.000 eurotan

saldü zen eta orain 367.500 eurotan salgei da. 120.000 euro karioago, etxe hortan batere ez delarik obrarik egin hiru urte hauetan.

Adibide hortarik abiatürik, bena problematika zabalagoa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Oreka zirkoak: ate idekitzeak - Musikaren besta

Oreka zirkoak: ate idekitzeak

Iraileko sartzea aitzin, Oreka zirkoak bi egunez gomita zabaltzen du. Ekainaren 22an, 13 urte eta gehiago duten gazteek (17:30-18:45) eta helduek (19:00-20:15), egun horretan zirkoko ariketak egiten ahalko dituzte. Ekainaren 25ean, berdin haur eta burasoentzat entseguak egiteko parada emana da (9:45-13:00). Xehetasunentzat edo(ta) erreserbatzeko 05-59-59-53-92 deitu.

Musikaren besta

Ekainaren 21ean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Fifine Castet-Aguirre - "Xaltaian Best"

Fifine Castet-Aguirre

Joan den ortzegun arratsaldean, Ziburuko eliza bete-betea zen eta hori Fifine Castet-Aguirre zenaren ehorzketak zirelakotz. Fifine, ezagutzen zuten gehienek hola deitzen zuten, paperetan Joséphine ekarria bazen ere. 94 urtetan pausatu da eta elizkizun ederrak ukan ditu, Mikel Epalza gidari.

Ez ginuen nornahi Fifine. Oraino kasik haurra zelarik, 40ko gerla denboran, bere ama, Kattalin Aguirre -Ziburuk ohoratua duena haren izena emanez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Deputatu bozak - Pilota - Hiru Kasko

Deputatu bozak

9 hautagai baginituen lehen itzuli huntan (duela bost urte 14 ziren). Huna igandeko emaitzak gure herrian: zerrendetan 598, bozkatzaile 311 (%52), xuri 7, ez bali 1.

EH Bai (E. Urrutikoetxea) 103, Ensemble (A. Trounday) 78, Résistons (J. Lassalle) 47, Nupes (I. Echaniz) 43, RN (S. Lopez) 22, Mouvement pour les animaux (V. Bouchard) 8, LO (C. Ribeiro) 1, Reconquête (M. Taillefer) 1, Parti animaliste (P. Darnet) 0.

Heldu den igandean bigarren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Besta Berri

Besta Berri À¢'€'" Erran bezala igandean ohoratuko dugu Besta Berri, Kristo erregearen ohoretan. Gure gazteek jantzi berezietan lehenik, mezan ondotik, prosesionean inguratuko dute Sakramentu Saindua egunari doakion jantziak emanez. Holakotsuak omen jauntzi zituen David erregeak arkuaren aitzinean. Jestu, otoitz eta kantuak izan daitezela errespetu handitan eginak.

Egun hortan ere baita aiten besta, beren partea har dezatela, bozen bigarren itzulia ere. Horra egun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Olhain Ikastola - Bozak - Beti Gazte - Pilota

Olhain Ikastola - Errearoaren 5ean igandez, bere besta eguna antolatu du, jendea bazen, 200 bat heldu eta 50 bat haur etorriak egun hortaz baliatzeko eta ikastola sustengatzeko. Bazkari ederra ukan dute ikastolako burasoek egina eta txotx denboran txistorrak zerbitzatuak, bakailao errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin, hiru sagardo mota baziren, denak onak eta denetarik ausarki....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016