Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Dolu
Aste huntan azken egoitzara lagundu dugu Jeanine Mirande Paskoenekoa, 88 urtetan. Duela urtea goiti beheiti joana zuenbere ahizpa biritxia, berriz aurkituko du betikotz. Baionako ospitalean lan eginez eremana zuten beren bizia.
Gelditzen den Jean-Leon anaiari dolumin zintzoenak.
Eskola sartzea
Nahiz ez den oraino aurtengoa bururatua, heldu den buruileko eskola sartzearen garraioak oraindik behar dira antolatu. Hortakotz...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Bi sortze
Bi sortze ukan ditugu gure herrian azken aste hauetan. Maiatzaren 2an sortu da Ekaitz, Yann Molin eta Julie Cardessen semea. Maiatzaren 14an sortu da Miren, Ximun Larralde eta Halima Elduayen-en alaba.
Zorionak gurasoeri eta ongietorri gure bi herritar berrieri!
Hiru Kasko
Ekainaren 18an iraganen da Hiru Kasko ibilaldia, aurten Bidarraitik Itsasura, Iparla, Irubelakasko eta Artzamendin gaindi: 35 kilometroko...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
"Dantza trukaketa"
Atharratzeko dantzariak eta Begiraleak herriko taldeak karriketan ibiliko dira (16:00), larunbat huntan ekainaren 11n. Dantza trukaketa deitu dute ekimena. Zuberotarrek zangoak arin dituztela, ikusiko lapurtarrek maila atxikiko duten!
Adinekoan bazkaria
Herriko Etxeak Donibane Lohizuneko besten kari, ekainaren 22an (12:30) Jauregiberri aparkalekuan izanen den karpetan (Lagun Artean klubaren aitzinean), 70 urte baino...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Pilota
Joan den larunbat arratsaldean pilota partida anitz herriko plazan ikusgai ziren, plaza laxoko txapelketaren kontu. Lehen partida Airetik-ek Zaharrer Segiko pilotarien kontra irabazi du. Partidak bi oren pasa iraun du, ondorioz ondoko partidek beranta ez sobera handia hartzeko, Airetik-eko Iribarren/Oxarango eta Zaharrer Segiko Elgart/Orhategaray Bidarraira joan dira partidaren jokatzera. Airetikek 30/26 irabazi du Zaharrer Segiren kontra.
Makean partidek...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Zabalik elkartea: Euskaltzaleen Topaguneko kide berria
Berrikitan, Amikuze eskualdean euskarari buruz lan egiten duen Zabalik elkartea, Euskaltzaleen Topaguneko sarean sartu da, Iparraldeko beste bost elkarte bezala: Hendaiako Mintzaia, BAMeko Mintzalasai, Baionako Biltxoko, Larresoroko Ote-Lore eta Izturitzeko Arte. Beste batzu ere gogoetetan dira bide bera hartzeko.
Euskaltzaleen Topagunea, Euskal Herri...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Zaldiaren besta
Ekainaren 5ean, igandez Equi Azkainek, Zaldiaren Besta antolatzen du. Goiz eta arratsaldez izanen diraanimazio anitz. Zalditeria, erakustaldi eta zaldi ikusgarria Herriko Etxeko ondoko bi landetan iraganen dira. Aldiz erakusmahaiak eta zelagintza hustea ikusteko, pilota plazara hurbildu beharko da.
Kontzertua
Ekainaren 7an, asteartez Larrun Kanta koruak elizan kantatuko du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016