Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Ideiak mugaz-gaindiko herritar proiektua
Departamendua eta Gipuzkoaren arteko lotura sortzea helburu duen mugaz gaindiko proiektuen deialdiaren baitan, Donamartiriko Belhoritz elkarteak proiektu bat aurkeztu du: Gipuzkoa Arberoan.
Elkarteak proposatzen du 2023ko udaberrian Arberoan pesta egitera, guzientzat idekia izanen den kirol, kultura eta pesta asteburu baten inguruan gipuzkoarrekin.
Egitarauan: pilota eta herri kirola adin guzientzat desafioak,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
"Eleketa, ahozko oroimenak" ikusgai Posta agentzian
"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Baigorriko Herriko Etxean egon da bi hilabetez. Erakusketa honen ildotik, Euskal Kultur Erakundeak terminal interaktiboa ezarri du Ortzaizeko Posta agentzian, Herriko Etxearen laguntzarekin. 2007 urteaz geroztik, Garazi eta Baigorri aldean bildu lekukotasunen ikusteko parada eskaintzen du. Ikus-entzunezko kiosko baten irudiko, euskarazko 200 bideo laburpen inguru,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Allande Socarrosen adiskideak Zalhagainen bildü dira aitzineko neskenegün goizan. Bortüak maite zütüan lagünaren omenez harri bat pausatürik izan da.
Militante abertzalea, euskalzale handia, bortüa maite züan lagünaren ibilbidea orhitarazteko hitzartzeak izan dira.
Branlea dantzatü ondoan, bere hautsak barreatürik izan dira ikurriñaren lagüntzarekin.
...Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Urtero larrazkenean antolatua den Makea Oinez ekitaldiak laguntzaile anitz biltzen ditu. Hauen eskertzeko elkarteak ateraldia antolatu berri du. Aurten urriaren 2an iraganen da, laster informazio gehiago.
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Otxalde taldearen kontzertua
Ekainaren 10ean, Luna Negran (20:30), Otxalde Beskoitzeko talde famatua... Baiona arte etorriko da!
1976an sortu zen taldeak, hamarkadetan disko andana ekoiztu ditu. Azken urteetan musikari-kantari belaunaldi gaztea taldean sartu da. Gaurko taldean 7 kantari-musikari eta teknikalari batek osatzen dute: Maitexa (ahotsa), Miren (pianoa, ahotsa), Johanna (ahotsa), Beñat (gitarra, ahotsa), Cédric (eskusoinua, ahotsa), Marc (flautak,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Aitzineko larunbatean, elkartasunezko uhaina da zabaldu, Internet sareetan berria jakin bezain laster, Iban Etchevers eta Martin Jorajuria adiskideak istripuz hil dira 21 urtetan.
Bizia maite zuten, biziaz gose, herioak ditu biziko garai ederrenean bereganatu, biak betan.
Joan den asteazkenean, azken agurraren tenorean, gazteria gogoa triste, bihotz minez, saldo ikaragarrian hurbildu da familia dohakabearen inguruan. Errugbilariek bien izenak agertaraziz, pesta komitekoak xuri...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016