Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Herriko Etxeak animazioeri buruz, herritarren iritzia
Herriko Etxeak galdeketa bat martxan jarri du, antolatuak diren ekitaldieri buruz herritarren iritzia zein den jakin nahian. Hamabost galdera horien bidez, interesak zein diren, bakoitzaren aisialdiko ohiturak, garatu nahi diren jarduerak, informazioak herritarrek nundik biltzen dituzten agertuko dira. Linean erantzun ahal da, Herriko Etxera joanez paperez eskura daiteke. Azken epea ekainaren 30eko da. Aurreikusia...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Klasako bazkaria
1949an eta 1950ean sortutakoak bazkari baten aitzinean elgarretatu dira, Pleka trinketeko jatetxean, 35 bat baziren. Izigarriko memento ederra pasatu dute, euskal kantu eder batzu emanez, arratsalde apalean bukatu dute erranez heldu den urte arte.
Kontzertua
Maiatzaren 28an (18:00), Sarako elizan, Alborada orkestrak kontzertua emanen du. Orkestraren buru Jean-Pierre...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Mus txapelketa
Maiatzaren 28an (14:00) Luisenia ostatuan mus txapelketa iraganen da. Parte hartzea pertsonako 5€ kostako da, sari eder frango izanen dela hitzemana da. Izena emaiteko helbidea: gaga.mustxapelketa@gmail.com.
"Lurra bizi iturri, janari iturri, aterbe iturri... edo diru iturri?"
Maiatzaren 27an...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Hiruzango ibilaldi eguna berriro Donamartirin
Bi urtez gelditu ondoren, Ezkia eta Arberoa ikastoletako gurasoek berriz antolatzen dute aurten Hiruzango ibilaldi eguna. Donamartirin iraganen da ekainaren 6an, Mendekoste astelehenez, (8:30). Hiru ibilbide proposatuak izanen dira oinez eta beste hiru mendiko bizikletaz adin eta maila guzientzat. Ondotik, jatekoa eta edatekoa proposatua izanen zaizue Donamartiriko Bil Etxea gelan eta Watsonek alaituko du giroa bere...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Heldu den urtean Irisartarrak lehen ekipoak, nazional 2. mailan segituko du. Sostengatzaile anitzen aitzinean, Libourneren kontra azken partida 28/19 irabazi du. Giroa aroaren gisa bero-beroa zen, Airoski bandak guziak bultzatzen zituela. Finalerdietan 18 urtez petik den taldeak ere 31/29 irabazi du Angeluren kontra. Larunbatean Kanbon errezebituko ditu (18:00). Nesken taldeak 31/31 berdin egin du Hendaiako taldearen kontra. Heldu den larunbatean Hendaian (19:00) errefera eginen...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Niko Etxarten afari-kontzertua
Ekainaren 3an, ostiralarekin, Niko Etxart kantari xiberotarraren afari-kontzertua izanen da Pausuko Xaia ostatuan. Niko Etxartekin batera Robert Larrandabürük eta Dominika Eiheraberrik ere kantatuko dute. Aperitifa (19:30) eta afaria (20:00). Antolatzailea: Bakalau elkartea. Erreserba egiteko: 05-47-75-07-02.
Mutxikoak, berriz ere
Hilero, azken larunbatean, goiz aldean, mutxikoak izaten dira herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016