Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Amikuzeko ikastolaren 50 urteak liburu eta bideo batean!
Joan den urtean, Amikuzeko ikastolak hainbat ekitaldi antolatu zituen, bere 50 urteak ospatzeko. Memento berean, lan talde bat arizan zen ikastolaren historia oroitarazteko garai desberdinetako eragileen lekukoak grabatuz eta argazkiak bilduz. Horiek denak liburu eta bideo dokumental batean pikoan emanak dira. 30€tan salgai dira, biak batera eta Amikuzeko ikastolan manatzen ahal...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Amaiurreko Gaztelua Nafarroako Erresumaren erresistentzia gune handia izan zen, 1522an setiatua. Guda hori gertatu eta 500 urte beranduago, 2022an, Amaiurreko Gudaren nafar erresistentzia goraipatzeko, Asiskok ''Amaiur Libera State'' (Amaiur estatu librea) liburua plazaratu berria du, Amaiurreko Gaztelu elkartea, Herrima eta Erroa argitaletxeak eta Gure Berriak Komunikabidearekin elkar lanean. Asisko etorriko da ekainaren 2an (20:30), Bil Toki gelan Azkaine Baik antolatzen duen solasaldi...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Heriotze: Aña Charritton
Joan den astean zendu zen, Xelaiko Aña Charritton, Piarres zenaren emaztea, 85 urte zituen.
Aña, Espertatean sortua zen, zorigaitzez urte bat zuelarik ama zendu zen, beste haur bati bizia emaitean. Orduan aitak beste etxe batean bizi ziren bere arreba eta koinata beren haurrekin, etxera jinarazi zituen, Espertateira. Hor bere kusiekin betan handitu zen. Angeluko Ste Anne etxean eskolak eginik, sartu zen Uztaritzeko seroren etxean....
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Orai Bat-ek joaldunak bilatzen
Orai Bat animazio zentroak, Baionako besten 90 urteak ospatzeko eta Orai Bat-eko joaldunen 40 urteak, joaldunak bilatzen ditu. 16 urtetik harat edozeinek bere izena eman lezake 06-80-53-01-90 deituz edo orain.bat@wanadoo.fr.
Bertsu saioa Biltxokon
Bertsularien Lagunak eta Biltxokok maiatzaren 27an (19:00), Biltxokon...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Pillo Etxeberri, Borddako Pillok bere bizitzan Pauen lan egin du kamioilari gisa, han zen familiatu eta zoritxarrez bata bestearen ondotik zituen bi semeak galdu, bata istripuz bestea eritasunez. Pena lazgarriek barna jorik ere Pillo, betiko Pillo egon da bere arraileria ausartarekin eta bihotzez lagunartea girotzeko zuen dohainarekin. 88 urtetan utzi gaitu.
Autokartara bat jende izan da Pauen, zinez merezitua zitzaion, hari azken agurra egiten.
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Pilota
Plaza laxoan - Denbora ederra lagun, plaza laxoko partidak Iparralde huntako xokoetan abiatu zauzkigu. Irisartarrak pilota elkarteak jazko sasoian emaitza ederrak egin zituen, gaztetxoekin Etchevers-Bidart pareak Euskal Herriko finalean galduz etagaztetan Mollon-Bidart finalerdietara helduz.
Aurtengo, elkarteak 13 pare engaiatu ditu, xitoetarik lehen maila arte. Preseski gure lehen mailako Etcheto-Arbeleche, axeri...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016