Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
Sexu erasoa
Manifestaldi bat egin da, joan den ibiakoitzean, Nafarroaren Eguneko gauan sexualki erasotua izan den emazte gazte baten sustenguz. 200 bat jende bildu ditu elgarretaratzera. Gehiago merexi zukeen. Basaizea elkartekoek jakinarazi dute prebentzio formakuntza bat antolatuko dutela heldu den hilabetean, osagarri etxearen laguntzarekin.
Kolegioak kantuz
Maiatzaren 20an, ortziralez (20:30), kantaldi baten mentura dugu Baigorriko...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 17a
Maiatzaren 28an larunbatarekin (9:00-18:00) eta 29an igandearekin (9:00-13:00), Bil ta Bilaren laguntzarekin Integrazio Batzordeak Brik à Brak antolatzen du, Xalbador kolegioan. Animazioak izanen dira, bai eta jateko eta edateko.
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Kantutegi berria
Jadanik, Euskal Herria Kantuz izeneko kantutegiaren 12. edizioa plazaratu dute, osora, hamabi edizioekin, zazpi mila liburuxka inguru zabaldu dituzte Euskal Herriko bazter guztietan barna. Ziburuko Euskal Kolegioa, Urruñako Ikastola eta Goierriko ikastolen artean sortua da, Ipar-Hegoa herri ekimenaren barruan. Kuxkuxtu txaranga eta Xaia ostatua izaten dira zabaltzaile nagusiak. Oraingo kantutegi berriaren barruan 131 abesti aurki daitezke, euskaraz...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Heriotza
Joan den ortziralean, Jan Pau Arricau-Cassiau bere azken egoitzara eremana izan da, 51 urtetan. Saliesen sortua, 16 haurridetan 13.a zen eta Biarnoko Orriule herrian, burasoek zuten baserri batean ereman du gazte denbora. Ikastetxe desberdinetan ibilirik, asko gauzetan interesatua zen: musika, dantza eta antzerkia. Uztaritzera esposatua zen, Arantza Amestoy anderearekin, Oihan eta Haize bi haurren aita zen. Lanbidez erakasle zen, Kalandretetan eta asko...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Sü Aziak jakinarazten dü Junes Casenave Harigileren bigerren hiztegia (Euskara-français züberotar euskalkitik abiatzez) ez dela txit agortürik. Zonbait baratzen da orano. Mauleko ondarearen etxean den bere bulegoan salgei da 40€tan. Xehetarzünak telefona hontan: 06-75-74-51-43.
Lehen hiztegiaren aitzin saltzea ontsa abiatzen da. 37€ko prezio publikoan salgei dateke dagün sartzean, bena aitzinetik manatzez, 28€tan üken zenezakee. Postaz igorri beharrez aldiz 31€tan....
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Komertzio berria herrian
Obra luze batzuen ondotik, hara nun eraikuntza dotorea bururatu duten. Maiatz hastapenetik"Carrefour market" berrian denetarik erosten ahal dugu, goizeko 8:00etatik 20:00etara idekirik izanez, baita ere igande goizetan. Hiru lanpostu beharrezkoak izan dira horien kudeatzeko. Berantetsiak ginenherrian bertan eskas aire baitzen Jean-Marc Millox joanez geroz.
Herriari bizitasuna emanen du komertzio...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016