Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Garazi-Baigorri
Familien eguna
Garazi-Baigorriko buraso, haur eta gazteriaren sareak animazio eguna antolatzen du familientzat.
Donazaharreko ezker paretan iraganen da, maiatzaren 14an (14:00-18:00).
"Reseau Appui Parents" sareak zituen topaketa horiek bultzatu, lurraldeko partaide desberdinen ezagutza eta elkar lana sortzeko. Aurten bosgarren edizioa du. Familientzat aukera da haien haurrekin denbora goxo baten pasatzea eta beste...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
"Denen Xokoa", Sokorri Katolikoaren egoitza berria joan den larunbatean, Herriko Etxeak estreinatu du. Zuraideko bidean da, osagarri zentro gunearen gibelean. "Denen Xokoak" aktibitate desberdinak proposatzen ditu: elkartasun saltegia, isolatuak diren pertsonentzat elkarbizitza eta partekatze gunea, bai eta proiektu berriak garatzeko lagungarria izan nahi du. Horietan baratze kolektibo baten osatzeko egitasmoa du.
Gaur-egun 20 bat laguntzaile dira, beste batzuk etorri nahi...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Azkarateko Herriko Etxea Ainciburu familiaren ontasunen erosteko bidean eman da. Lizitazio batez, maiatzaren 12an eginen den enkanteetan, Baionako epaitegian, Ainciburu familiaren ontasunak 8 lotetan salgai emanak dira.
Ezin hutseginezko aukera da herriarentzat ontasun horien erostea, dituen proiektuentzat:
- Herriak hilerri bat sortu behar du, ez du leku egokirik horretarako. Oraiko hilerrian ez da gehiago lekurik eta galde berrieri ezin zaie erantzun.
- Herriak herriko...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Maddalen Gascue Bidart, Betrezinaiko etxekoandre xaharrak 95 urte egin beharrak zituen. Emazte osoa eta argia zen, bake bidea nahi zuena. Herriko kontseiluan lan anitz egin zuen. Hondar urtetan osagarria pixka bat galdurik, familiak eta erizainek gain-gainetik artatu dute, merezi zuen bezala. Elizkizunean entzun ditugu bere iloba ttipiek beren oroitzapenak amatxiri eskaintzen. Guk ere familia guziari dolumin bizienak eskaintzen ditugu. Gure Jainkoak bere erreinean onar dezala.
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Ahuntz Pirenaikaren besta
Ahuntz Pirenaikaren bestaren lehen edizioa, Euskal Herriko Ahuntz Pirenaika hazleen taldeak antolatzen du, Donibane-Lohizuneko herriaren partaidetzarekin. Maiatzaren 15ean (10:00),
igandearekin, merkatu estalian iraganen da. Hazle taldea, Ariège departamenduan kokatua den "Chèvre des Pyrénées" deituriko elkartearen tokiko adarra da.
Besta horren helburua da publikoari ahuntz arraza, hazteko manera eta produktuen...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Heldu den astearterako, Irandatz kolegioko burasoek eta erakasleek mobilizazio deia zabaltzen dute. Erakasle postuak eskas direla salatzeko. Hezkuntza Nazionalaren neurrietan da eskoletan erakaskuntza inklusiboa plantan jartzea. Irandatz kolegioak ULIS sistema plantan jarria du, zailtasunak dituzten haurrek eskolatze egokitua jarraitzeko aukera emanez.
Horrez gain, kolegioak haur alofonoak ere hartzen ditu (ama hizkuntza frantsesa ez dutenak), UPE2A izeneko dispositiboaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016