Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Mus lehiaketa
Maiatzaren 14an, larunbatarekin (16:00), Biltoki gelan, Azkaingo eskola publikoko burasoek, Jean-Michel Gonzalez mus txapelketa antolatzen dute. Lehen saria 500€koa eta 100€ finalistentzat. Izen ematea 12€ pertsonaka izanen da eta bertan ematen ahalko da (15:00) edo 06-81-67-08-66 telefono zenbakira deituz. Han berean zer jan eta edan izanen da.
Mokofinen ibilaldia
Maiatzaren 22an Azkaingo ikastolako euskaraz...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Ikastolako burasoak arranguratuak! Zer gertatzen da?
"Arrakasta baten ondorioak: haur kopurua handituz doa eta duintasunez baldintza onargarrietan haurrak errezibitzeko, lekurik ez. Hastapeneko antolaketa eta urtez urte egindako moldaketak egunerokoari aurre egiteko ez dira gehiago konbeni". Huna zer irakurri dudan "trakta" edo esku-orria eskura ukan dudalarik, bisitaz nintzelarik apirilaren 24an Ikastolako ate idekitze kari.
Egia erran harriturik egon naiz...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Kantaldi
Kantaldi bat iraganen da heldu den larunbat huntan, maiatzaren 7an (20:30), Arruntzako elizan. Lehen partean herriko Lapurtarrak abesbatza entzunen da, Yves Panizzoliren gidaritzarekin. Bigarren partean entzunen da Urruñako Tximi Txama taldea. Hau 2001ean sortua, 30 bat nerabe eta gaztetxoz osatua da, denak 11 eta 18 urte artekoak, Véronique Charriez anderea duela zuzendari. Frantzian eta auzo erresuma batzuetan kantaldi lehiaketetan parte harturik, sari...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Sortze À¢'€'" Nahiz doluak nagusi dauzkagun, plazer egiten du sortze baten berriak. Guilsou Sylvain eta Alice bikotearen familia hirugarren nexkato batez emendatu da. Goresmenak eta goraintzi burasoeri, bizi zoriontsu luzea Eztine ttipiari.
Dolu À¢'€'" Nahiz gazterik utzia zuen gure herria, Graxi sortzez Bidegorry gure elizan eman ehortz mezatik lekora, gure hilerrietan ehortzia izan da, aitama eta haurride baten aldean, bere nahiaren arabera....
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
"Ikastolafest"
Ortzaizeko ikastolak maiatzaren 28an (20:00), kontzertu gaualdia antolatzen du, Airoski kiroldegian.
Talde ospetsuak entzunen dira: Xiberoots, Zetak, Gatibu eta Matraka Elektrotxaranga.
Oraindanik txartelak salgai dira, 20€tan aitzinetik hartuz, Maulen Xiberobion, Ortzaizen Menta liburutegian, Baionan Elkar saltegian, Donibane Garazin Parisenian, Donapaleun Bertso Amikuzen eta Hazparnen Xuriatea ostatuan.
Egunean berean ere salgai...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Albert Kaempf omenduz
Luzaz eta luzaz Albert Kaempf zena biziki ezagutua izana da Ziburun eta ondo horietan. Erakasle bezala eta bereziki musikaren sailean, Estudiantina elkartea kudeatzen zuela 50 bat urtez, arta handiz eta ikaragarriko jeinu nasaiarekin. Bestalde, errugbilari arraroa, hoberen-hoberenen artekoa bere gazte denboran. Itsasun sortua. Aitaren aldetik Alsazia eskualdekoa, bere aitatxi Baiona aldera jina 1870eko gerlatik landa, ez baitzuen alemanen legepean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016