Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Bidasoan Euskaraz
Aste honetako 5etik 7ra, aurtengo "Bidasoan Euskaraz" izeneko kultur ekitaldia izanen da, Pausuko Bakalau elkarteak antolaturik. Maiatzaren 5ean, ostegunarekin, Talo Besta izanen da Xaia ostatuan (19:00-22:00). Musika Di Bull-en kontura. Maiatzaren 6an, ostiralarekin, kantu afaria Kuxkuxtu txarangak animaturik, (19:30) aperitifa eta (20:00) afaria. Maiatzaren 7an, igandearekin, pilota partidak (10:00) eta ondoren, aperitifa eta herri bazkaria Xaia...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Hirigintza planari buruz: biltzar publikoa
Maiatzaren 11n (18:00), Herriko Etxean hirigintza planari buruzko biltzar publikoa iraganen da.
Herriko Etxeak, Euskal Elkargoaren lankidetzarekin, "Ondare Nabarmenaren" prozedurari buruzko kontsultaren arauak aipatuko ditu. Babes sistemaren aurkezpena, Ondare Gunearen mugatzeko proposamena eta inguruaren perimetroa, izanen dira aipagai.
Marrazki erakusketa Gaztetxean...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Txistu Alardea
Maiatzaren 14an, larunbatean, "Txistu Alardea" iraganen da. Ekitaldi horri esker, txistua berriz ere lehen lerroan jartzeko aukera izanen da. Euskal Herri osoko txistulariek karrikak animatuko dituzte (10:30). Ondotik (12:00) Euskal Herriko txistulariek, Baionako Jacques Portes plazan emanaldia emanen dute. Euria balitz, kontzertua San Andres elizan eginen da.
Mintzaldi-kantatua
Colette Larraburu idazleak "Francoren mende...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Plazer handirekin, jakiten dugu Irigaiko buraso gazteek ongi etorria egin diotela beren lehen haurñoari, Inès deitu dutena.
Mikaël Arricau eta Anaïs Sarraude zorionean daude eta goresmenak eskaintzen dizkiegu.
Sortu berriari aldiz osagarri eta urostasun ukan ditzala bere bizian.
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Heriotze
Germieta Garaikotxeko Michel Arreguy pausatu da, 76 urtetan. Joan den ortziralean ziren ehorzketak. Gure doluminak familiari.
Biltzar publikoa
Herriko Etxeak informazio bilkura idekia proposatzen du, Borzirietako harrobi ohiarentzat duen proiektuaz mintzatzeko. Herritarrak gomitatuak dira tokiaren etorkizunarentzat dituzketen ideien partekatzera. Maiatzaren 4an eginen da (20:00). Euskal Herriko CPIE egitura ere xede hortan...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Amikuztarrak txapeldun Frantziako mus txapelketan
Frantziako mus txapelketaren finalak Pazko astelehenez Iholdin iragan dira. Gizonetan, lau finalistak Amikuzetik heldu ziren. Frantxoa Ayçaguer eta Vincent Lamarque (Le Foirail) nagusitu dira David eta Xavier Mercapide anaieri (Le Gambetta 1). Goresmenak txapelduneri!
Vincent Lamarquek, txapela laugarren aldikotz jantzi du,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016