Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Dolu À¢'€'" "Jauna noiz arte" enbeia ginuen gure herrian oihukatzea, Beñat Chapelet-en hil berria hedatu delarik. Oraino gaztea, mundu hau utzi du 65 urte bezperan beteak. Ihiztari handia, hil egunean oraino lagunekin Elhina mendian zen ihizin, zakurren biltzeko dei-adarraren soinua entzun ote du, Jainkoak supituki bereganatzen zuen memento horretan. Bere denbora elektrikan, bere lagun Saint Jean-ekin, muntatua zuten enpresan lan egin du. Beñat-ek bihotz oneko gizon...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Sortze À¢'€'" Bi sortzeren berri ukan dugu. Bide-Arteko Aña Marisco eta Martin Ternisien-ek beren bigarren haurrari ongi-etorria egin diote. Aldi huntan, Ibai semearen ondotik, Laida alabañoa. Ezteinuko Bernadette eta Guillaume Etcheverryk ere bigarren haur bat ukan dute, oraikoan ere mutiko bat, Enekoren ondotik, Xan. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak Laida eta Xan haurñoeri.
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Otxalde eta Zortzi taldea Donapaleun Amikuzeko Irratiaren alde
Amikuzeko eta Irulegiko irratiek kantaldi bat antolatzen dute ibiakoitz huntan, maiatzaren 14an (20:30) Donapaleuko zine gelan. Otxalde eta Zortzi taldeen behatzeko parada ukanen dugu. Kantaldi hau irratien diru biltze kanpainan sartzen da. Oroitarazi behar da Amikuzeko Irratia duela lau urte sortu zela eta behatzen ahal dela 94.2 frekuentzian. Amikuzeko...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Zikirioa - Eskola publikoko zikiro besta maiatzaren 14an beharra zen, bainan ezeztatua izan da.
Erakusketa - Eskulanen erakusketa gan den asteburuan zen, denak izigarri kontent ziren, ongi pasatu da, jendea ukan dute. Erran behar da gauza ederrak bazirela ikusteko. Elkarteak denak eskertzen ditu.
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a Eskubaloia Prenazional mailan, 2. taldeak irabazi beharrezkoa zuen partida, 27/20kausitu du, Bruges taldearen kontra.Heldu den urtean maila berean segitzea segurtatu du.Nesketan 2. taldeak 29/33 galdu du Atharratzeren kontra, sasoia bukatua du. Aste huntako partidak: nazional 2 mailan, lehen taldea Bordelera joanen da (16:00). Hauek multzoko 2. dira,lehena Atharratze...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Eskubaloia - Asiskorekin gaualdia: "1620: Nafarroa behere gain"
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Bi sortze
Apirilaren 24an sortu da Gilen, Mikaël Mondin eta Maitena Monacoren semea, eta maiatzaren 1ean sortu da Unai, Eneko Hiriart-Urruty eta Sabrina Inchaustiren semea. Goresmenak gurasoeri eta ongi etorri Gilen eta Unai gure herritar berrieri!
Atharri pilota lehiaketa
Joan den asteazkenean hasi zen aurtengo lehiaketa, eta final-laurdenetan, alde batetik Olçomendy/Sanchez 40-9 aisesko nagusitu ziren Inchauspe/Saint-Paul-en...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016