Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a

Liburutegia - Ortzaiztarrak mintzo gaualdia

Liburutegia

Ortzaizen liburutegi berria badugu, posta agentzia den lokalean. Ez da saltegi bat bainan departamenduko liburutegiko obra batzuen prestatzea egiten duen tokia. Liburu prestaketak hasiko dira maiatzaren 17an, asteartearekin eta publikoari idekia izanen da, posta agentziaren idekitze tenore berdinetan, erran nahi baitu, goizetan, asteartetik larunbatera (9:00-12:00). Prestaketak kitorik eginen dira eta deneri idekiak dira, liburuak badirelarik haur, gazte,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a

Joanes Etxeberri gogoan mintzaldia - "Atzerrian lurra garratz"

Joanes Etxeberri gogoan

Baltsan elkartearen eskutik, hitzaldi gustagarria entzun da Herriko Etxean. Hizlaria Céline Mounole-Hiriart-Urruti erakasle eta ikerle ezagutua. Oroitarazia izan zauku nor izan zen Joanes Etxeberri ziburutar apeza, hamazazpigarren mendeko euskal idazle aipagarria. Baditake gaurko egunean herritar anitzek arrunt ahantzia duten edo beharbada ez behin ere jakina ere nolako lanak akuilatu zituen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a

Selauru huste - Bakun - Hondakin - Ikusgarria

Selauru huste

Denen artean, "Tous ensemble pour le Sénégal" elkarteak, maiatzaren 14an, selauru huste bat antolatzen du, Pierre Loti pilota plazan. Xehetasunentzat eta izena emateko 07-88-91-46-26 telefono zenbakira deitu edo idatzi denenartean@gmail.com.

Bakun

Bakun elkartea Txi-Kung arte txinatar eginkizuna zabaltzeko helburuarekin,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a

Amaiurko Bataila - Maiatzaren lehena - Apirileko sortze eta heriotzeak - Haizea Dator: bertsu saioa -Abisuak

Amaiurko Bataila Inharrian

Ostegun huntan, maiatzaren 12an(19:00), Dominique Duval-ek aurkeztuko du, duela 500 urte iragan den borroka Amaiurko gotorlekuan. Informazio okerra ukanik, joan den astean maiatzaren 19a ezarria ginuen, barka peto horrengatik. 1522ko uztailean, bataila hunekin bururatu zen Nafarroako erresumaren erreinua. Mintzaldiaren xedea da gatazka hau XVI. mendean Europan gertatzen diren gatazken testuinguruan kokatzea, bereziki François I. eta Charles...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a

Sexu erasoa - Irulegiko sotoa - Lurdeko beila

Heriotze

Gaineko karrikan bizi zen Jean-Pierre Etchechury joan den astean supituki hil da, 74 urtetan, bihotzeko bulta txar batek jorik, baratzean ari zelarik lanean. Gure doluminak Bernadette alarguntsari, Christine, Beñat, Peio seme-alaberi eta familia guziari.

Sexu erasoa

Joan den astean, emazte batek Basaizea elkarteari jakinarazi dio sexu erasoa jasan duela, Nafarroaren Eguneko gauan. Elkartekoek heien sustengu osoa ekartzen diote...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a

Egunsentia ikusgarria

Egunsentia ikusgarria

Latsarria elkarteak pentsatu zuen 2020an Mixel Labeguerieren omenez ikusgarri baten muntatzea, 40 urte joana zela. Beste anitz gauza bezala ezeztatua izan zen. Urte hastapenean ikusiz gauzak hobetzen ari zirela, berriz errepetizioak hasi dira.

Berrogei bat aktorek parte hartzen duten proiektu hunen xedea da, Kanboko herritarrek egin ikusgarria izan dadin. Sorkuntza hau, artistiko ikusgarria eta lekukotasunaren artean kokatzen da, Mixel...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016